Jeltzaleak "atipikoak" garela leporatu zidaten aurreko larunbatean zenbait kazetarik. Eta hori badakit, ni ere kazetari naiz eta. Kanpolarrosa izan behar omen den gizarte mediatiko honetan, EAJk badaki oraindik ere, lantzean behin, isil-gordeka aritzen. Esaterako, alderdi gutxi egongo dira gero larunbat goiz batean Euskalduna Jauregian lau mila lagun bildu eta kazetariei ateak ixten dizkietenak, hauteskunde girotan gainera¡
Ez dagokit neri hango berri ematerik baina bai esatea, han bildu ziren edozenbat bizkaitarrentzat (Bizkai Buru Batzarraren deia izan zenez) «sekula izan den bilerarik hunkigarriena» izan zela. Eta ezin besteko galdera zera da: Azken 30 urteotan mitinez eta batzarrez leporaino dagokeen jendearentzat zelan arraio izan liteke aurreko zapatukoa gogoangarrienetakoa?
Hiru arrazoi bai behintzat: Batetik momentu historikoa, gauza asko pil-pilean. Bestetik, Imazen eta Ibarretxeren gertutasuna, animoak zein kontuak ematerakoan. Eta, hirugarrenik, kazetaririk eza. Hau da, lau mila lagunok jakitun ziren eurentzako deia zela eta ez komunikabideetan agertzekoa.
EAJ edonon da EAJ, baina zeresanik ez gero Bizkaian, non hamar udaletatik bederatzitan alkatea jeltzalea den. Eta hau ez da marketing-ari, komunikabideei edo kazetariei esker lortzen.