Opinión
23Enero
2005
23 |
Opinión

Kontuz ukitu perejil bat

Opinión
Enero 23 | 2005 |
Opinión

Mikel Atxaga

Opinión

Deia


Espainiari bakarrik eskatzen omen diogu abertzaleok politikoki anitza izatea. Horrelako zerbait irakurri nion Joseba Arregiri. Bejondeiola! Euskal Herria da abertzaleontzat gure aberria. Baina hau baino politikoki anitzagoak kurdoak-edo izango dira: hiru Frantziaren mende daude; Espainiakoak, berriz, bi autonomietan banatuak. Eta elkarrekin zer-nolako batasuna nahi dugun erabakitzeko ez ditugu zaku bakar batean boto guztiak sartuko, guztion gehiengoak erabaki dezan. Iparraldekoei, nafarrei, arabarrei, bizkaitarrei eta gipuzkoarrei beren erabakia hartzen utziko diegu. Euskal herritar guztien gehiengoa ezezik, lurralde bakoitzekoen gehiengoa ere errespetatuko baitugu. Enriqueta demokraziara jaiotzerako jokatu izan dugu horrela, Araban ere. Baina espainolek ez dute lurraldekako erreferendumik eta gehiengorik onartzen, non eta ez den Espainiari are eta lotuago atxikitxeko. Estatu guztiko gehiengoa herrialde bateko gehiengoaren gainetik dago espainolentzat, euskaldunon burujabetzari dagokionean behintzat.



Beren nazionalismo itsu hori zerbait ezkutatu nahi dutenean, berriz, lurraldeen arteko berdintasuna eta solidaritatea aipatzen dizkigute, Estatuko lurraldeetan bizimodu berdintsua ez balego bezala. Edozein lurraldetan ere beste desberdintasun batzuk daude: aberatsen eta behartsuen, etxegabeen, langabeen eta abarren artekoak.

COMPARTE