Opinión
02Enero
2005
02 |
Opinión

Saseta kapitaina bizkarzainekin

Opinión
Enero 02 | 2005 |
Opinión

Mikel Atxaga

Opinión

Deia


SASETA gogoratu eta goraipatu da egun hauetan. Asturiako gudaldian galdu zuen bizia 1937ko otsailaren 23an berarekin joan ziren UGT, EAJ eta ANVko gudari askorekin batera. Hain maitea eta miretsia zen Kandido Sasetak abertzaleen, sozialisten eta komunisten goraipuak jaso zituen ondoren. Jaiotzako mendeurren honetan, ordea, ez dut sozialisten eta komunisten omenaldirik sumatu. Ordukoek oso berena ere bazuten militar hau ez ote dute oraingoek hain berena? Baina orduan ez zen ezker abertzale batek ohoratu du orain. Eta hori are eta harrigarriagoa gertatu zait.

Kandido Saseta ejerzito espainoleko kapitaina zen. Sukaldariak ere hil dituenaren eta mehatxaturik dauzkanaren babesle denak nola omendu dezake kapitain bat? Sasetak, gaur ejerzito espainoleko kapitain balitz, ez luke bizkartzainik gabe ibiltzerik izango ez Hodarribian ez Donostian eta ez Gasteizen. «Zipaio» izango luke entzungo lukeen hitzik goxoena, tiro eta bonben eztandaren aurretik.

Lehengo eta oraingo gudariak elkartzea gustokoa zuen Monzonek Kandido Sasetaren eta Eustakio Mendizabalen heriotzak erkatu zituen. Artean ETAk ez zuen herritarrik hiltzen eta bazuen orain ez bezalako onarpena ere frankismoak zapalduta zeuzkan askoren aldetik. Hala ere elkarrekin uztartzekoak ote Saseta eta Mendizabal? Oraingoa gaitzesten duen askok errazegi zuritzen du ordukoa. Lehen tartean ibilitakoek errazegi jartzen dute onen eta bilauen arteko muga. Errazegi bereizten dituzte lehengo eta oraingo ETA.

Dena den, herriak aukeratutako agintarien esanera ari da Saseta gerran. Eta Saseta bezalaxe bere mendeko gudari eta milizianoak ere. Herriak aukeratutako agintarien iritziaren kontra, herritar gehien-gehienen nahiaren kontra, armekin erasotzen duena konpara al daiteke herriak aukeratutako agintarien esanera diharduten Sasetarekin eta gudariekin? Itsumutilek bakarrik egin dezakete hori.

COMPARTE