EUSKADIK BEHAR ZAITU.<br>
<br>EAJ-PNVk ALDERDIKIDE ETA LAGUNEI ZUZENDUTAKO KANPAINA
27Diciembre
2004
27 |
Documentos EBB

EUSKADIK BEHAR ZAITU.

EAJ-PNVk ALDERDIKIDE ETA LAGUNEI ZUZENDUTAKO KANPAINA

EUSKADIK BEHAR ZAITU.<br>
<br>EAJ-PNVk ALDERDIKIDE ETA LAGUNEI ZUZENDUTAKO KANPAINA
Diciembre 27 | 2004 |
Documentos EBB

Documentos EBB


Duela 25 urte euskal gizartearen gehiengoak Gernikako Autonomi Estatutuaren alde egin zuen eta inortxok ere ez du zalantzan jartzen EAJ-PNV izan zela apustu haren alde egin zuen motorerik handienetakoa.

n      25 urte hauetan autogobernuak euskal gizartearentzako ongizatea ekarri izan du. Euskal gizarteak jakin badaki zenbat eta autogobernu gehiago, orduan eta ongizate gehiago  dagoela euskal hiritar guzti-guztiontzat. Hortaz,  autogobernuari egindako murrizketa guztiek Gernikako Estatutuari  aurka egitea ez ezik, euskal hiritargoari ezartzen zaion zigorra ere bada.

n      Hogeita bost urte beranduago, Estatutua  osotasunez bete gabe dago oraindik eta bereganatutako eskumenen artean ere, Estatuko gobernuak ezarritako neurriek murriztuak izan dira.

n      Egoera honek EAJ-PNV, EA eta EB  alderdiak eraman izan ditu zerbait berria planteatzera, hau da, euskal gizarteak Estatutu Politiko Berria izateko eskubidea duela, bizikidetasuna hobetuko duena, autogobernua zabaldu eta hiritar guztiontzako ongizatea handituko duena.

n      Legezko proposamena da, demokratikoa eta garai berrietara egokitua. Bere oinarria  hiritar guztiek beren geroa erabakitzeko duten eskubidea da, eta Espainiar estatuarekin harreman eredu berria mahaigainaratzen du, elkarketa askean oinarritua eta beti ere begirunea eta elkarren arteko onarpena abiaburu direlarik.

n      Euskadik sekulako garai politiko berria bizi du, politikaren zentzurik egokienean. 1979an Gernikako Estatutua bozkatzerik izan zuten 43 urtetik gorako hiritarrez gainera, orain adinez 18tik 43ra bitartekoak diren euskal hiritarren andana berri bat indarrean dago, duela hogeita bost urteko erreferendumean parte hartzerik izan ez zuen arren gaur egun euskal bizimoduaren arlo guztietan erabateko protagonismoa duena.

n      Orain dela 25 urte izan zen moduan, EAJ-PNVk  gaur ere izan nahi du aldaketarako motorerik esanguratsuenetarikoa. Orduan egin zuen eta oraingoan ere egingo du apustua, gizartearen gehiengoak autogobernu gehiago nahi duela jakinik  eta  bere heldutasun demokratikora iritsirik,  galdetua izan nahi du bat ala bestea dela  galdeketaren emaitza.

n      Estatutu Politiko Berriak  beharko dituen gizarte zabalkunderako prozesuetaz aparte, EAJ-PNVk duela bi hilabete alderdikide eta lagunentzako alderdi barruko kanpaina hasi zuen. Alderdiak jakin badaki haiek izan zirela garai hartan eta oraingoan ere izango direla aldaketarako motorea..

n      Kanpaina honek bi  fase izango ditu momentuz. Lehenengoa, alderdi barrurako eta horretan EBBren lehendakariak EAJ-PNVren alderdikide guztiei egin die dei  gutun baten bitartez , partehartze aktiboa izan dezaten. Modu berean,  Uri Buru Batzarretako lehendakari guztiei ere beren lankidetza  eskatu izan zaie.

n      Lehen fase honetan berreskuratu egin dugu  EUSKADIK BEHAR ZAITU leloa.  Orain dela 25 urte Gernikako Estatutuaren alde egiteko kanpaina hartan  erabili zena.

n      Aldi honetan  berrehun baino hitzaldi gehiago eman dira , eta ez Euskal Autonomi Erkidegoan bakarrik, Nafarroan eta Iparraldean ere. Enkarterritik Nafarroako Erriberara eta Arabar Errioxatik Donibane Lohitzunera. ALDERDI BERRIAK  alderdiak argitaratzen duen  aldizkariaren azken zenbakia ere lehen esaldi honen isla da, eta egunotan  hasi da  material banaketa, besteak beste, elastikoak, egutegiak, pin-ak.. eta informazio orritxoaK. Horrek  guztiak bigarren fase bati emango dio hasiera.

n       Datorren urtarrilean hasiko den bigarren faseak  laguntasun argiagoaren ingurukoa izango da, NIK BAI, orain dela 25 urteko Gernikako Estatuturako BAI bera  hartuz.

n      Ekimen hauetan ez dira EAJ-PNVren siglak  erantsi. Hiru dira arrazoi nagusiak:

1.      EAJ-PNV  ez da Estatutu Politiko Berriaren alde egiten duen alderdi bakarra.

2.      EAJ-PNV, EA eta EB  alderdiek elkarrekin egindako proposamena euskal gizartearen ondarea da jadanik, eta  ikusi egin da  beste alderdien jarrera aldaketan ere eragina izan duela.

3.      EAJ-PNV horren zabaldu dago eze euskal gizarte guztian zehar, praktikan nekez egin daitekeela ezelango kanpainarik alderdi barrura bakarrik mugatuz.

 

n      Orain dela zenbait hilabete eskas EAJ-PNVk estatutuaren eraberrikuntzari buruzko barne informazio-kanpaina komenigarri litzatekeela aztertzeari ekin zionean, harako proposamenak hiruko Jaurlaritzaren onespena baino ez zuen. Gaur egun, ordea, inork ez du zalantzan jartzen eraberrikuntza politiko sakonaren ataritan gaudenik.

COMPARTE