Opinión
08Noviembre
2004
08 |
Opinión

Datuak ez datoz arrazoiekin bat

Opinión
Noviembre 08 | 2004 |
Opinión

Opinión

Deia


Galbraith ekonomilaria izan zen Estatu Batuetako injustizia soziala nekez konpondu zitekeela esan zuena. Kennedy presidentearen aholkulari izandakoaren ustez: Estatubatuarren %50 txarto bizi dira, sistematik kanpo daude eta ez dute hauteskundeetan ere parte hartzen. Eta ondo bizi diren beste %50ek, sistema barruan egon eta hauteskundeetan parte hartzeaz gainera, ez dute sekula parte hartzen ez dutenen aldeko interesik defendituko. Beraz, aldaketak boto emaileak gehitzetik etorri behar du. Hausnarketa honi logika dario baina gero, hauteskundeetan %60k parte hartzen duenean ere, emaitzak ez dira aldatzen, 1968an aldatu ez ziren bezala (Nixon, %62). Galbraith jakitunak arrazoi izango du baina botoemaileek ez diote jaramonik egiten.

COMPARTE