Intervención
14Mayo
2015
14 |
Intervención

Discurso del lehendakari Urkullu en Bergara

Intervención
Mayo 14 | 2015 |
Intervención

Aberrikideok arratsaldeon guztioi. Herriz herriko kanpaina honetan ideia bat nagusitzen ari da: lan asko dago gure Programaren atzean; elkarrizketa eta bilera asko; kolektiboekin kontrastea; proposamen zehatzak. Euzko Alderdi Jeltzaleak gertu jarraitzen du. Bergaran eta Gipuzkoan hainbat eta hainbat pertsonak egin duzuen lana eskertu nahi dugu. Arazoak ezagutzen ditugu, bizitzen ditugu eta landutako erantzunak eskaini.

Gertu gaude. Gertu entzuteko eta erantzuteko. Gertu ardura hartzeko eta gure erantzukizuna onartzeko. Programa sendo bat dugu, hori da Euzko Alderdi Jeltzalearen sendotasuna. Beteko dugun konpromisoa dugu, hori da Euzko Alderdi Jeltzalearen hitza. Hitza bete, hitza ekintza bihurtuz. Proposamenak ekinez gauzatu. Herria ekinez eraiki. Bergara eta Gipuzkoa ekinez egin. Hori da Euzko Alderdi Jeltzalea. Euskadi ekinez egin!

Programa. Equipo de trabajo. Un modelo para nuestro tiempo. Modelo de colaboración, cooperación y compromiso. Ofrecemos un modelo de responsabilidad compartida. Corresponsabilidad. Juntos para sacar el País adelante. Con un Programa claro, transparente, concreto. Con el modelo y la confianza del Partido Nacionalista Vasco.

Hauteskunde hauek oso garrantzitsuak dira Herriaren gerorako. Proiektuak behetik gora eraiki behar dira, gure Herria ere behetik gora eraiki behar dugu. Udalerri txikienetik hasi eta hiribururik handieneraino, lurralde guztietan, gure Herriaren etorkizuna dago jokoan. Zer da ongizatea, garapena, aurrerapena? Hitz potoloak dirudite baina, badakizue zer diren? Familiaz familia, herri herriz, eskualdez eskualde bermatu behar ditugun zerbitzuak dira. Horretan dihardu Euzko Alderdi Jeltzaleak.

Gaur Bergaran hiru mezu partekatzen dugun ereduari buruz:

Bat. Kohesio soziala gure etorkizunaren oinarria da.

Bi. Enpresari eta industriari laguntzea, enplegu aukera berrien iturria da.

Hiru. Herria denon artean eraikitzen jarraitu behar dugu .

Bat. Kohesio soziala.

Gogoratu Agirre Lehendakaria. Gogoratu justizia soziala. Pertsona guztien duintasuna beti buruan eta bihotzean. Kohesio soziala ekinez egina: gure erabakia izan da Osasuna, Hezkuntza eta Babes soziala lehenestea. Gure erabakia zerbitzu hauei aurrekontuen bi heren eskaintzea. Gure erabakia Aberriaren etxea kohesio sozialaren oinarri gailenean eraikitzea. Polikiago joango gara, baina beti ere elkarrekin, inor bazterrean utzi gabe. Justizia soziala beraz Euzko Alderdi Jeltzalearen bermea.

Bi: Enplegua.

Ziaboga ematen hasi gara. Egoerari buelta ematen. Nola? Bulegoetatik ateratzen. Enpresak eta industriak bisitatzen. Gertutasuna erakusten. Bertatik bertara ezagutu ditugun arazoei erantzuten. Laguntzak eman ditugu: Finantziazioa erraztu. Berrikuntza babestu. Inbertsioak sustatu. Mundu zabalera lagundu. Enpresak dira ziaboga ematen ari direnak eta beti izango dute gure laguntza. Enpresak dira enplegua sortzen dutenak. Aurten 10.600 enplegu gehiago Euskadin. Hori da bidea, elkarlanean jorratu behar duguna. Hori da Euzko Alderdi Jeltzalearen eredua.

Hiru: Denon artean eraikitako Herria.

Mundu osoan eta, Europan ere bai, hitz bat nagusitzen ari da: kolaborazioa. Hemen kooperazioa hitza erabiltzen dugu. Gure nortasunean dago, lana elkarrekin egin, auzolana. Bergaran eta bailara honetan ongi dakizue zer den elkarlana. Herri txiki hau osatzen dugunok elkar hartu behar dugu. Ados jartzeko ahalegina egin.

Akordioak ezinbestekoak dira. Gure eredua akordioaren eredua da. Begira bestela zer egin dugun bi urte hauetan:

-Ekonomia eta Enplegua suspertzeko. Akordioa.

-Industriari laguntzak emateko. Akordioa.

-Enpresak mundu zabalera irekitzeko. Akordioa.

Euzko Alderdi Jeltzalea akordioa da.

 

Nuestro modelo es el acuerdo:

-Plan de Emprendimiento. Acuerdo con las tres Diputaciones.

-Consorcio de internacionalización. Acuerdo con Diputaciones y Cámaras de Comercio.

-Impulso al comercio urbano. Promoción turística. Acuerdo con las tres Diputaciones.

-Programa GAZTENEK. Programa de Desarrollo Rural. Acuerdo con las tres Diputaciones.

-Planes locales y comarcales de empleo. Acuerdo con Ayuntamientos y Diputaciones.

-Ampliación del Parque Tecnológico de Gipuzkoa. Acuerdo.

-Programa de ayudas de accesibilidad. RENOVE regeneración urbana. Acuerdo con los Ayuntamientos.

-Inversión de 12 millones en el Instituto de Formación Profesional de Bergara. Acuerdo.

Hechos: acuerdo, acuerdo y acuerdo. Bergara hechos. Gipuzkoa  hechos. Euskadi  hechos. Tenemos que cerrar las puertas a la división y la confrontación. Tenemos que abrir las puertas a los acuerdos, la convivencia y el entendimiento. 

Somos un pais diverso. Plural. Solo vamos a avanzar con acuerdos y colaboración. Sumar y no restar para logar hechos. El Partido Nacionalista vasco garantiza acuerdos, convivencia y entendimiento.

Garantiza hechos. Garantiza futuro económico. Futuro social. Futuro político. Todos los votos para sumar. Para crecer. Para hechos.

Hau da gure bidea:

-Programa sendo bat.

-Norabidea argia,  ziaboga elkarrekin gainditzeko.

Herri honek sena du. Indarra du. Gogoa du aurrera egiteko. Euzko Alderdi Jeltzaleak eredua eskaintzen du: elkarlana etorkizun hobe bat irabazteko. Aurrera egiten jarraitzeko eskatzen dugu botoa. Bergara, Gipuzkoa, Euskadi ekinez egina!

Gora Euskadi Askatuta!

COMPARTE