Centenario Batzoki Usansolo

Intervención
22
Junio
2013
Intervención

Eskerrik asko alkate eta egun on denoi.

Ahaldun Nagusia, Batzar Nagusietako presidentea, Sailburu jauna, Bizkai Buru Batzarreko burukideak, alkatea, lagunak danok.

Ezer baino lehen, mila esker gaur gurekin izateagatik.

 

Atzokoan finkatuz, gaur biharkoa bultzatu.

 

Orain dala ehun urte "izan zirelako gara".

Eta “gaur garelako izango dira".

Lagunok, benetako ohorea da gaur hemen egotea.

Orain dala 100 urte, abertzale talde batek Usansoloko Batzokia inauguratu eban, gaur egun Oletxeko 6a dagoan leku berean.

Urratsez urrats, egunez egun, zabaltzea lortu eben.

Eta, batzokia zabaltzeak ekarri eban Alderdia herritarrei zabaltzea.

Pertsonengana urreratzea. Entzutea. Proposatzea... Eta, egitea.

 

Momentu batzuetan, benetan lan latza, gogorra izan da..... heroikoa izan zala esan daikegu.

1923 urtean, esate baterako, Primo de Riveraren Diktadurak Batzoki guztiak ixtea derrigortu eban.

Usansolon, esfortzu eta sakrifizio handia eginez, 1932ko ekainean zabaltzea lortu eben.

Eta, urte bete geroago, 1933ko maiatzaren 14an, errepublikar erradikalen erasoaren ostean, Iñaki San Miguel erail eben, 13 urteko “gaztetxua”.

Bere izenean, Guda Zibilean, Ibaizabal Batailoiko konpainia batek hartu eban Iñaki mutilaren izena. Bertan egon ziren Usansolo, Galdakao, Etxebarri, Zornotza, Durango, Abadiño, Apatamonasterio eta Ermuko gudariak.

 

Gaur, hainbat belaunaldi geroago, omenaldi zintzoa egin gura deutsogu egunez eguneko esfortzu eta militantziari.

Egindako lanari aitortza, eta aurrera begira beti; gure aurretik egon zirenek gurako leukien modura. Katea ez da eten.

Orain arte egin dogun bideak bere frutuak emon ditu, bai. Baina, pentsatu eizue oraindik egin beharko dogun bidean.

Agirre Lehendakariak berak esan eban: "Herriak ezin dira egun bakarrean eraiki".

Eta gaur, oraintxe bertan, gure herria eraikitzen ari gara, gure aberria.

 

Desde ese 21 de junio de 1913, fecha en la que se inauguró el “Usansoloko Euzko Batzokija”, nuestro país ha cambiado mucho.

Y lo ha hecho, sin duda, a mejor.

Ello se lo debemos a personas como Francisco Antonio de Abasolo, presidente de aquella primera Junta Municipal. A Juan de Oiarzabal, su vicepresidente. Y se lo debemos, cómo no, a mujeres como Pepita de Abasolo, impulsora de Emakume Abertzale Batza en la localidad, en los duros años 30 del siglo pasado.

 

Hoy, es un orgullo, y una gran responsabilidad, seguir la estela de todas esas mujeres y hombres.

Hoy, más que nunca, somos conscientes de que formamos parte de un gran Partido.

Un Partido comprometido con este pueblo.

Un Partido con un pasado intachable, un presente ejemplar y un futuro prometedor.

“Atzokoan finkatuz, gaur biharkoa bultzatu”.

 

Nuestra máxima preocupación ahora es salir de esta crisis, garantizando el bienestar de todos los vascos y vascas.

Con la firme convicción de que Euskadi va a salir adelante. Fortalecida. Como siempre lo ha hecho.

Y para conseguirlo, desde el Partido Nacionalista Vasco apostamos por el acuerdo con el resto de fuerzas políticas.

Porque, no lo olvidemos, el desarrollo de nuestro país está por encima de todo.

Debemos ser capaces de llegar a puntos de encuentro que impulsen nuestra economía y garanticen nuestro sistema sanitario, educativo, asistencial…

En definitiva, debemos trabajar para garantizar nuestro sistema de Bienestar Social.

Y eso lo debemos hacer entre todos y todas.

 

Garrantzitsua da gure egitasmoagaz dogun ilusinoa mantentzea.

Gure Herriagaz dogun ilusinoa. 

Garrantzitsua da, denbora benetan latzak bizi doguzalako.

Ardura handiko denborak, gure onena eskatzen dabenak.

Une honetan bizi dogun testuinguru ekonomikoak herri-itunak eskatzen deuskuz.

Eta horretarako, Euzko Alderdi Jeltzaleak bere eskua luzatu egin deutse beste alderdi politiko guztiei. Esku hori, geroan be mantenduko dogu luzatuta.

Une honetan, lanean ari gara zergei, politika publikoei, enpleguari eta Administrazioaren berdimentsionamenduari buruzko akordioak lortzeko.

Eta hori dana, seriotasunez, zorroztasunez eta idatziz egiten ari gara. 

Konbentzituta gagoz horixe dala biderik onena Euskadiren eta euskal hiritarren etorkizunerako.

 

EAJren ereduaren aldeko apustua egin behar dogu, hori bait da krisitik lehenago eta hobeto urtetako modurik egokiena.

Gure ereduak apustu egiten du hazkundearen alde, ongizatearen alde, enplegua sortzearen alde, gure kultura eta euskararen defentsaren alde. 

EAJren eredua da Euskadiren modernizazio eta garapena.

Aberria, egunez egun eraikitzeko eredua da.

 

Eta lan hau,  behetik gora egin behar da.

Gure udaletatik, gure Foru Aldundietatik eta gure Eusko Jaurlaritzatik.

Eta, lan horretan egongo da gure Alderdia eta bere Lehendakaria.

Hemen gaude gu, bihotzez maite dogun Herria lideratzen.

 

A más autogobierno, más bienestar.

Zenbat eta autogobernu sendoagoa, orduan eta ongizate maila handiagoa.

 

Estamos convencidos de que, a más autogobierno, más bienestar.

Nuestra trayectoria como país durante los últimos 30 años así lo ha demostrado.

El Concierto Económico, como pacto bilateral entre Euskadi y el Estado, es una herramienta fundamental para el desarrollo de nuestra sociedad.

Ese acuerdo entre iguales es el que ha hecho de Euskadi un país moderno y con un desarrollo social de primer orden.

Por eso, desde el Partido Nacionalista Vasco, seremos firmes en su defensa.

No permitiremos que se utilicen nuestros derechos para tapar las vergüenzas de otros.

El Partido Nacionalista Vasco no lo permitirá.

 

Esta sociedad nos pide soluciones.

Soluciones a los graves problemas que, lamentablemente, muchas personas padecen.

Y nuestros jóvenes deben ser una de nuestras mayores prioridades.

Debemos ofrecerles una oportunidad para salir adelante.

Son el presente y futuro de Euskadi y por ello merecen todo el apoyo de nuestras instituciones.

 

Pero para conseguirlo, debemos apoyarnos en las herramientas que tenemos como país.

Y es nuestra responsabilidad, como primer Partido de Euskadi, liderarlo.

Eso es precisamente lo que está haciendo el Lehendakari, Iñigo Urkullu: aglutinar diferentes sensibilidades para, desde la concertación, buscar soluciones y avanzar hacia un futuro mejor.

 

Desde luego, una cosa debe quedar clara.

En ese empeño no caeremos en provocaciones estériles, ocasionadas tal vez por la inexperiencia o el desconocimiento de quien las realiza.

Desde el Lehendakari José Antonio Agirre hasta Iñigo Urkullu, el Partido Nacionalista Vasco siempre ha tenido clara su trayectoria.

Todas las vascas y vascos la conocen bien.

Igual que conocen la del resto.

 

Gaur, Usansolotik adierazi gura dot Euskadigaz dogun konpromisoa orain dala 100 urtekoa bezain irmoa dala.

Euzko Alderdi Jeltzalearen alderdikide, herri kargudun eta buruzagi politikook aberri bakarra dogula, bihotz bakarra dogun modu berean.

Erabat konbentzituta nago bardin jarraituko dogula, etorkizunean biziko doguzan denboretan.

 

Gora Euzko Alderdi Jeltzalea!

Gora Euskadi Askatuta!

 

 

COMPARTE