Urkulluk Junckerri eginiko proposamenak gogora ekarriz, Estrasburgon erregioen egitekoaren garrantzia aldeztu du Izaskun Bilbaok

ALDE taldeko presidenteorde andreak Estrasburgon aldeztu du Europak errefuxiatuei, immigrazioari eta babesari buruz izan behar dituen politikak erabakitzeko eta betearazteko orduan, erregioen ikuskera eta gaitasun ezberdinak integratzeak politika hauek hobetzen lagunduko dutela.

Urkulluk Junckerri eginiko proposamenak gogora ekarriz, Estrasburgon erregioen egitekoaren garrantzia aldeztu du Izaskun Bilbaok 16Maiatzak
2017
2017 MaiatzaK 16 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Izaskun Bilbaok asmo honen adibide gisa azaldu ditu Urkullu Lehendakariak Jean Claude Juncker Europar Batzordeko Presidenteari, iragan astean, Bruselan, bien artean egin zen bileran, errefuxiatuentzako korridore seguruak abian jartzeari buruz egin zizkion proposamenak. Era berean deitoratu du Europar Kontseiluak ez duela eztabaidan parte hartu, eta esleituta dituzten errefuxiatu kuotak errespetatzen ez dituzten estatuei zigorrak ezartzea babestu du. 

Euskal eurodiputatuak hausnarketa hau egin du Europako Parlamentuan errefuxiatuei, immigrazioari eta ostatu emateko prozesuei buruz egin den Osoko Bilkuran. Bilbao Barandicak azpimarratu duenez Europako toki eta erregioetako erakundeen irizpideek, talde hauei zerbitzua ematen dietenak direla kontuan hartuta, indar handia izan beharko lukete errefuxiatuei eta immigrazioari buruzko europar politika antolatzeko orduan.

Interesatu Zaitez