Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/06

Urkullu lehendakariaren ustez “denbora asko geratzen da akordioetara heltzeko” Autogobernuko Ponentzian

Iñigo Urkullu Lehendakariak azaldu duenez, Autogobernuko Ponentzia ezarritako epeak betetzen ari da eta oraindik “denbora asko geratzen da akordioetara heltzeko”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Onda Vasca irratian egin zaion elkarrizketan, Lehendakariak bere “harridura” adierazi du PSEko Idazkari Nagusi Idoia Mendiak tonua altxatu izanagatik Autogobernuko Ponentziaz jardutean, gobernu-koalizioaren itunean askatasuna ematen baitzitzaien talde politikoei gai horri heltzeko. Lehendakariak azaldu duenez, Euskadik errealitate politiko propio bat du, Europara begira, eta azpimarratu du denbora dagoela akordioetara iristeko: “zenbat eta handiagoa adostasuna, orduan eta hobea izango da ituna”.

Autogobernua eta Gernikako Estatutuaren Betearazpena izan dira elkarrizketan heldu zaien gaiak. “Lege organiko bat betetzeaz ari gara hizketan, oraindik betetzeko dagoenaz”, gogora ekarri du Lehendakariak. Izan ere, hark planteatu zion gai hori Pedro Sánchez Lehendakariari joan den ekainaren 25ean izan zuten bileran. Lehendakariak espero du hilabete honetan Batzorde bilaterala eratzea, eta baita Transferentzietako Batzorde Mistoa ere, Gernikako Estatutuaren arabera oraindik transferitzeko dauden 37 arloei eta funtzioei buruzko hausnarketa bat egiteko.

Lehendakariak adierazi duenez, Legealdi honetarako Gobernu Programan lehentasunezko bi transferentzia biltzen dira: espetxeak eta Gizarte Segurantzako erregimen ekonomikoaren kudeaketa.

Lehenengo gaiari dagokionez, Lehendakariak adierazi du planteatzen dena dela “legea betetzea”, horrela presoak “gizartetik deserrotzea” eta haien senideak zigortzea saihesteko. Gizarte Segurantzako erregimen ekonomikoaren kudeaketari dagokionez, Lehendakariak adierazi duenez lehentasunetako bat da, Gernikako autonomia Estatutuan jasota baitago.

Iturria: Irekia

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA