Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/13

Iñigo Iturrate: “Dispertsioarekin amaitzeak eta eragindako mina aitortzeak lagunduko digute gure bizikidetza eraikitzen”

Legebiltzarkide jeltzaleak gaur Eusko Legebiltzarrean lortutako akordioa baloratu du. Legebiltzarrak espetxe-politika berria eskatu du, oinarrituko dena indibidualizazioaren, humanitatearen, eta eragindako minaren aitortzaren printzipioetan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Legebiltzarreko gehiengoa bat dator. Urruntzeak ez du inolako zentzurik eta horrekin amaitu beharra dago. Iraganean aldarrikatutakoa berretsi egin dugu gaur. Espetxe-politika normalizatu beharra dago, eta errealitate berrira egokitu, behin indarkeria amaituta”. Iñigo Iturratek dispertsio-politika amaitzea defendatu du, eta horrekin batera, indibidualizazioko, humanitateko eta eragindako minaren aitortzako printzipioak aplikatzea, “bizikidetzako etorkizuna eraikitzeko aurrera egiteko”.  Hori dela eta, positibotzat jo du bi gai horiek babestu izana Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost alderditik lauk. PP izan ezik, gainontzeko indar politiko guztiek babestu dute ekimena, egungo urruntze eta isolatze espetxe-politika baztertzen duena, presoak euren jatorrietara gerturatzea defendatzen duena eta pausuak eskatzen dituena herri honetan berradiskidetzean eta bizikidetzan aurrera jotzeko.

Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Memoria eta Bizikidetza Ponentziak egiten diharduen entzute-lan handiaren fruitu da gaur lortutako akordioa. “Akordio hau ez da Legebiltzar honen lehena. Itxaropena ematen digu etorkizunari begira eta gure bizikidetza eraikitzeari begira”.

Preso katalanak

Bestalde, Giza Eskubideen Batzorde berean, urritik hona espetxeratuta dirauten 9 buruzagi katalanak askatzea eskatu du Legebiltzarrak, “ez dagoelako inolako arrazoi legalik edo jurisprudentziarik egoera hori mantentzeko”. Iñigo Iturrate parlamentariak salatu egin du “gehiegikeria eta injustizia” hori, beren herriko herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeagatik espetxeratu baitituzte pertsona horiek. “Zigorra eta akatsa da, gizarteak aurrez aurre jarri eta tentsionatu egiten dituztena. Arazo politikoei ekimen politikoz erantzuten zaie, elkarrizketaz, akordioz eta negoziazioz; baina, zoritxarrez, kasu honetan, beste askotan bezala, politika epaitegira eraman dute, eta mugarik Gabe luzatu dituzte zigor tipoak, Estatuko botereek ondo ikusten ez dituzten jokabideak zigortzeko”. 

Legebiltzarkide jeltzaleak espero du Estatuan irekitako aro politiko berria aprobetxatzea “arazo hau onbideratzeko”, eta horretarako, elkarrizketa, entzutea, katalan herriaren borondatea errespetatzea eta Estatuaren izaera nazioanitza aitortzea defendatu ditu. Insistitu du horretan tematuko garela, eta hori izango dela EAJ-PNVren ahalegina. 

Josep Rull eta Raül Romeva conselerren bikoteek, Meritxell Lluísek eta Diana Ribak, Parlamentuko eztabaidaren jarraipena egin dute. Biek eskertu egin dute Eusko Legebiltzarraren babesa, eta salatu egin dute euren funtsezko eskubideak urratzen dituen neurri bidegabea.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA