Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/01/12

Eneko Goia: “EAJ-PNVk ordezkatzen du zentralitatea Donostian”

EAJ-PNVren Donostiako Alkategaiak behar beharrezkoa ikusten du kudeaketa onarekin jarraitzea hiriak aurrera egin dezan. Batera Bagera Donostia! da EAJ-PNVk Gipuzkoako hiriburuko hauteskundeetarako aukeratu duen leloa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Ardura, kudeaketa ona eta hiriarekin konpromisoa” ordezkatzen ditu Eusko Alderdi Jeltzaleak, Eneko Goiaren ustez, eta horregatik “zentralitate posizioa du Donostian”.

Datorren maiatzeko udal hauteskundeetarako Eusko Alderdi Jeltzalearen Donostiaren aldeko manifestuaren eta hauteskunde kanpainako leloaren aurkezpen ekitaldian egin ditu adierazpenok Donostiako alkatetzarako hautagai jeltzaleak. BATERA BAGERA DONOSTIA! da EAJ-k Gipuzkoako hiriburuan izango duen hauteskundeetarako ardatz nagusia.

Goiak adierazi duenez, ideia horrek ondo laburbiltzen du “donostiar guztion lankidetza dela bultzadarik onena hiriak aurrera egin dezan eta erronka berriak aurki ditzan”.

Donostiako Alkatetzan duela lau urte lortutako lidergoa berresteko, hautagaiak ohartarazi du, halere, “arriskua dagoela legealdi honetan aurrera egindako bidean atzera egiteko”. Horregatik, alderdikideei “gogor jarduteko” eskatu die, duela lau urte hasitako bidea bermatzeko.

Urkullu lehendakariak euskal politikangintzaren “mikroklimak” dituen balioen inguruko hitzak bere egin ostean, Goiak adierazi du “eztabaida hutsaletan sartzen saiatuko direla batzuk, hiri honenak ez diren eztabaidetan. Ikusiko dugu nola elkar elikatzen duten muturreko posizioek”.

Horregatik, Goiaren ustez, behar beharrezkoa izango da “kalea zapaltzea, auzoetara joatea, lau urteotan egin dugun moduan, eta gure bizilagunek zer dioten bertatik bertara entzutea”.

Paralisiaren aurka, aurrera doan hiria

Legealdi honetan, hiriak aurreko lau urtekoan bizitako “paralisia eta ikamika gainditu ditu”. Donostiak “aurrera egin du, eta abiadura egokia hartu du”, neurgailu sozioekonomikoen zein herritar askoren ustearen arabera.

“Gure hiriak aurrera egin du donostiarren indarrari eta kemenari esker, egunero egiten duten lanari esker. Guztion artean ari gara hiri hobeago bat eraikitzen, aukerak eskaintzen dituen hiri bat sortzen, etorkizuna daukan hiri bat egiten”, esan du.

Alkategai jeltzaleak bere proiektua EAJ-k hobekien ordezkatzen dituen oinarrietan finkatu du: “bizikidetza, errespetua, berdintasuna, elkartasuna, aurrerabidea eta askatasuna”.

 

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA