EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena Gaza eta Israeleko bortxakeriaren gorakadaren aurrean

Palestinako Gaza erregioan eta Israel Estatuan nagusitu den bortxakeriaren gorakadaren aurrean, eta biktima zibil eta militarrak ugariak direla eta azken asteotan egoerak okerrera egin duela ikusirik, EAJ-PNVk:

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena Gaza eta Israeleko bortxakeriaren gorakadaren aurrean 16Uztaila 16 |
Berria

PARTEKATU

- Bere gaitzespenik sendoena adierazi nahi du Giza Eskubideak urratuak izan direla eta egoerak biktima ugari eragin dituela ikusirik.

- Israel Gazaren aurka aire bidez zuzentzen ari den erasoa berehala etetea exijitzen du, eta Hamas taldeak koheteak jaurtikitzeari uztea exijitzen du, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak berak adierazitako eskaerarekin bat eginik, sufrimendua areagotzen duen eta konponbide baketsua erregio horretako gatazka historikotik urruntzen duen bizitzen galera gehiago eman ez dadin.

- Nazioarteko Erkidegoari eta bereziki Nazio Batuei, Arabiar Ligako Herrialdeei eta Europar Batasunari eskatzen die biztanleria zibila babesteko behar diren neurri eta lege mekanismoak hartzea eta behar besteko ekimenak abian jartzea, elkarren kontrako eraso horiek bertan behera uzteko eta Gazaren inbasio militarra geldiarazteko, eta gatazka egoeran bizi diren alderdi bientzako behin betiko su etena hitzartzerik egon dadin.

- Borroka amaitutakoan eta su etena iragarri ostean, palestinar eta israeldarren arteko elkarrizketak berrabiatzearen aldeko agertzen da, nazioarteko erakundeen babes eta laguntasunarekin eta erregio horretan bake eta egonkortasun eszenatokia eraikitzea helburu, gatazkaren konponbidea bakean bilatuko dela konbentzituta, eta parte bien arteko negoziaketa zuzenaren bidez, interbentzio militar oro erabat baztertuz.

Interesatu Zaitez