Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/11

Agirretxeak Isabel Celáari eskatu dio Euskadik hezkuntza arloan daukan eskumen markoa errespetatzea eta judizializazio bidea bertan behera uztea

“Ez ezazu Madrilgo sindromea zeureganatu zure politikak planteatzeko orduan” ohartarazi dio Joseba Agirretxeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohi eta Espainiako Gobernuko Ministro eta bozeramaile andreari

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan hezkuntza gaietarako bozeramaileak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministro andreari exijitu dio gaur Euskadik hezkuntza alorrean daukan eskumen markoarekiko “konpromiso zintzo,zehatz eta leiala”. Isabel Celaák Diputatuen Kongresuan izan duen lehen agerraldiaren kariaz, Agirretxeak gogoratu du EAEk eskuduntza esklusiboa daukala hezkuntzan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohiari eskatu dio Gernikako Estatutuan ezarritakoa zehatz-mehatz errespetatzea.

“Zure politikak planteatzeko orduan ez ezazu Madrilgo sindromea zeureganatu eta Eusko Jaurlaritzako Sailburu zinenean defendatzen zenituztenak orain Ministro zaudela defendatzen jarraituko ahal duzu”, adierazi dio Celaári diputatu jeltzaleak.

Euskadik bere hezkuntza sistema propioa egituratzeko daukan gaitasun eta ahalmena defendatu du eta Estatuak oinarrizko legeriaren bidez Euskadiko eskumenetan sartzeko egin dituen saiakerak salatu ditu. “Euskadiren eskuduntzak husten ari dira Estatuaren mesedetan”, salatu du Diputatu jeltzaleak, eta Auzitegi Konstituzionalaren hainbat epai aipatu ditu zeinetan boto partikularren bidez zuzenbide autonomikoaren narriatzeaz ohartarazi den. Era berean kritikatu ditu Euskadiko arauen kontra eta “gure eskumenen kontra” “sistematikoki” aurkeztu diren errekurtsoak, besteak beste Euskadiko beka sistemaren edo ebaluazioen arauketen kontra. Ildo beretik, Celaári eskatu dio “judizializazio bidea” bertan behera uztea eta gogoratu du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak “kezka handiz” hartu zituela Ministro andreak Agirretxeak eginiko galderei kontrol bilkuran eman zizkien erantzunak.

Diputatu jeltzaleak gogoratu du horregatik izan zela,hau da, parlamentuko gehiengo zabal batek ez zuela erakutsi Euskadiko hezkuntza sistema errespetatzeko borondatea, Euzko Abertzaleak taldea Hezkuntzaren aldeko Estatu Itunetik ateratzea, eta itun horrek porrot egin zuela gogoratu du.

Euskarari dagokionez, Joseba Agirretxeak adierazi du Euskadiko hezkuntza sistema “eleanitza” dela eta bere ardatza euskara dela eta ildo beretik ohartarazi duenez “Estatuko erakundeek gai hau arautzeko izan dezaketen edozein asmo esku-hartze onartezina litzateke eta Konstituziotik kanpo egongo litzateke euskal hizkuntza esparruari dagokionez”.

Amaitzeko eta Konferentzia Sektoriala “politikak egiten diren batzarra” ez dela baieztatu ondoren, Ministro andreari adierazi dio Euzko Abertzaleak legebiltzar taldea “akordioaren bidea” hartzeko prest dagoela.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/11/20 08:30

Koldo Mediavilla

   Onda Vasca 

2018/11/22 09:00

Andoni Ortuzar

   Antena 3. Espejo Público 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA