Koldo Mediavilla Amarika

Euzkadi Buru Batzarra Koldo Mediavilla Amarika

Koldo Mediavilla Amarika

Alderdikidea 1977tik. Algorta-Getxoko Uri Erakundeko kidea da

1961ean jaioa

Kazetaria

Bizkaiko Foru Aldundiko Komunikazio Zuzendari Nagusi eta Presidentziako Idazkari Nagusi izandakoa da

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahalduna. Lehen Idazkaria

EBBko burukidea

PARTEKATU

PROFILA

Koldo Mediavilla Amarika. Bilbo, 1961. Kazetaria . Bere lan ibilbidea Bilboko DEIA egunkarian hasi zuen 1983 urtean. "Euzkadi" aldizkariko Zuzendari izan zen 1985 eta 1987 urte artean. DEIA egunkariko ohiko zutabegile. Euskal Irrati Telebista erakunde publikoko Kontseilari izan da 1995 eta 2011 urte bitartean. Euskadiko RTVEren Aholku Batzordeko kide 1999 eta 2002 urte bitartean. "Hermes" Pentsamendu eta Historia Aldizkariaren zuzendari-kidea. 1999-2003 urte bitartean Bizkaiko Foru Aldundiaren Komunikazio eta Kanpo Harremanen Saileko Zuzendari Nagusia izan da. Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako Idazkari Nagusi 2003 urtetik 2011ko apirilera arte. Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun Busturia- Uribe barrutitik. Gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietako lehen presidente ordea da. 2012ko urtarrilaren 14an Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarreko burukide izendatua. EAJ-PNVren Arlo Instituzionaleko arduraduna da.

Euzko Alderdi Jeltzalean dago 16 urterekin Basauriko (Bizkaia) Uri Erakundean alderdikidetu zenetik. Garai hartako lagun handiak ditu oraindik, eta gazteri ekintzaile eta inkonformista haren gogorapenak gordetzen ditu.

Faemino y Cansado bikotearen zale handia. Umorea ezinbesteko du edozein jarduerari ekiteko orduan, politika barne.

Aitortzeko moduko zaletasunen artean du kirol arrantza "gero eta gutxiago praktikatzen dudan arren" eta beraz "gero eta arrantza kontu gutxiago ditut kontatzeko". Amantala jantzita ere gozatzen du,sukaldean "ikertzen" jartzen denean.

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK

BARNE
ERAKUNDEAK