EAJ - PNV

Estás en: » Inicio » Sala de Prensa » Documentación

Sala de prensa

Documentos

Últimos publicados

  • 05/03/2015

    Limpieza urbana en Donostia

    • Tipo: Programas
    • Formato: PDF
  • 04/03/2015

    Marrazkilo abenturazalea

    • Tipo: Opinión
    • Autor:Amaia Espinosa

    Eguraldiak kanpotik paseoan ibiltzeko era murrizten digunean, etxean gorde eta beste ibilaldi batzuk egiteko aukera izatea ere gustukoa dut. Holakoetan, gauzak batetik bestera mugitzearekin batera, liburuak,  batez ere aspaldian utzitakoak hartu, zabaldu eta hainbestetan gozatutakoa berriz gozatzen saiatzen naiz. Egokitze horretan, Austral bilduma zaharreko Lorcaren “ Arimaren poemak” eta “ Romancero Gitano”rekin egin dut topo. Gustokoak ditut  Lorcarenak, irudiek eguna argitu eta soinu irregularrek kulunkatu egiten naute. Eta errezitalaren zerrendatik, denboraren borobiltasunaz ohartarazi didan bat aukeratu dut;“marrazkilo abenturazale baten topaketak” dauka izena. Istorioa, etxetik irten eta lur barriak ezagutu nahi dituen  marrazkilo batena da. Bidean, abestuz bizi izan diren igelen desengainua eta eurek ez dutenen sinismenean sinestaraztearen zurikeria ezagutu ondoren, bidea eta betikotasunaren misterioak hausnartuz, aurrera doa. Geroago, inurri batek beste inurriengandik pairatzen duen  sofrimendua ikusten du; zergatik ote? Inbidia dio, besteek ikusi ez dituzten izarrak ikusteagatik. Eta marrazkiloak bideak amaierarik izango ote duen zalantza du, eta izarrek, buru gainean ditugun argiek, lagunduko dioten. Hobe ez pentsatzea dio “Bidexkako burguesak”, eta erabat nahasturik, paisaia begiratzen gelditzen da.

    Ai ene! Zein gutxi aldatu diren gauzak Lorcaren berdeetatik! Zenbat diren bidetik osteratxo bat emon ondoren, eguzkitara egokitu eta begiak belarretatik haratago eraman barik, berenean jarraitu nahi  duten marrazkiloak! Eta nahiz eta munduak erratuta daudela esan, zenbat ikusmen eta ahots barik, euren kantu zaharren onurak errepikatuz, denbora barriek eskatzen dituzten doinuak mespresatzen dituzten igel zaharrak; nik diodana egin behar da! lotsagabe ohiukatuz. Euskadik, gaurko sasoietara egokitutako  kantuak behar ditu. Horregatik, geure marrazkiloak bidea hasi duen arren, animatu eta bidean topatzen direnetatik ikasi eta  aurrera egin behar duela konbentzitu behar dugu. Eta inurriei esan; lurra utzi eta zuhaitzera ere  igo behar dela noiz edo noiz izarrak  eta zerumuga berriak deskubritu  ahal izateko. Nortasuna lagun, Euskadiko marrazkiloa ez da bidexkako burgesa eta pixkanaka pixkana belarretatik irten eta haize freskoaren bila garamatza.

    Hemen mugitu egiten gara, batez ere, ondo baino hobeto dakigulako ezinbestekoa dela mugitzea bizitzatik  elkarbizitzara doan bidea segurtasunez ibiltzeko. Halere, badago arazorik; gure marrazkiloak berea eta berea ez den etxea daramatza aldean eta beste etxe horrek moteldu egiten gaitu. Joan zaigun astean, arimaren poeman gertatu bezala, batzuek ekar ditzaketen onurak eta besteek dituzten gabeziak entzuteko parada izan dugu; ezkerra eta eskuma, iruzurra eta garbitasuna,  igelak eta inurriak, Espainia eta Espainia . Eta Estatuko beste  nazioei? Entzungor, eta Inurri ausartaren proposamenei? Ezetz, eta aurrera egiteko akordioei? Ezetz, eta pakeari? ezetz. Kantu eta era zaharrak nagusi. Bitartean  justizia bazterrak nahasten. Nola uler daiteke bide argia aukeratu dutenei dagoeneko estalita dagoen zulo ilunetan egotera derrigortzea? Ezin da. Zeren gizarteak urteetan eskatu duen bidea, bakezko bidea hain zuzen, aukeratzen denean, ulegaitza baita bide horretatik ostikoka ateratzea; gerta daitezkeen ekimen guztiak, onerako edo txarrerako,  erabakiorrak direlako. Horregatik, bat egin behar dut, beti bezala, militante politikoek bere lana mehatxupean ez egitea  aldarrikatzen dutenean. Ez da demokratikoa. Arrazoia dute! Halere ez litzateke txarra aldarrikapenetan, azken berrogei urteetan egoera berbera bizi izan dutenak gogoan izatea. Arrazoiari arrazoia emango liokete eta segurutik, marrazkiloaren oskola ere arinduko lukete.

  • 03/03/2015

    Salud, solidaridad y sindicatos

    • Tipo: Opinión
    • Medio de comunicación: El Diario Vasco
    • Formato: PDF
    • Autor:Luis Javier Telleria
1 pag de 94

Más documentación

hemeroteca

desde hasta
  • Acuerdo
  • Alderdi Berriak
  • Archivo
  • Artículo de opinión
  • Artículos de opinión
  • Audio
  • Cartel
  • Comunicado
  • Curriculums
  • Debates
  • Declaración
  • Declaraciones institucionales
  • Día internacional contra la violencia de Genero
  • Discurso
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Documentos
  • Documentos EBB
  • Dossier
  • Entrevistas
  • Estatuto de Autonomia
  • Estatutos
  • Folleto
  • Informes
  • Iniciativas
  • Interpelación.
  • Intervención
  • Jornadas
  • Manifiesto
  • Nota de prensa
  • Opinión
  • Otros documentos
  • Plan
  • Ponencias
  • Programa Electoral
  • Programas
  • Prólogo
  • Propuestas
  • Revista
  • Tmp
  • V Asamblea General
  • VI Asamblea General
  • Videos

Programas Electorales

02/05/2014

Más Euskadi, otra Europa leer más

04/10/2012

Programa Electoral - Parlamento Vasco 2012 - Compromiso Euskadileer más

26/10/2011

Elecciones Generales 2011leer más

30/03/2011

Elecciones Municipales y Forales 2011 leer más

Buenas prácticas

Entrevistas

01/03/2015

Entrevista a Patxi Baztarrika en El Correoleer más

01/03/2015

Entrevista a Ángel Toña en DEIAleer más

23/02/2015

Entrevista a Cristina Uriarte en El Correoleer más

Opinión

04/03/2015

Marrazkilo abenturazalealeer más

Amaia Espinosa

03/03/2015

Salud, solidaridad y sindicatosleer más

Luis Javier Telleria  (El Diario Vasco)

01/03/2015

Kereilak eta salaketak, konfiantza eta elkarlana sustatzeko estrategialeer más

Miren Azkarate  (Deia)

28/02/2015

El giro realista o moverse hacia Ítacaleer más

Koldo Mediavilla  (Deia)

24/02/2015

Poletika (Amaia Espinosa)leer más

Amaia Espinosa  (Berria)