Pradales Lehendakariak Feijóori Kupoa errespetatuko duen edo "euskaldun guztioi eskua poltsikoan sartuko digun" argitzea eskatu dio

Aitor Estebanek ere parte hartu du Barakaldon ospatutako ekitaldian eta bertan adierazi du “PSOEk azalpenak eman behar dituela”: “PPren eta Voxen gobernu baten beldurrak esan nahi du egungo Gobernuari erantzukizunak eskatzeari utzi behar diogula? Urte hauetan guztietan gertatutako guztia automatikoki barkatutzat jo behar dela? Eskandalu bat bestearen atzetik?”, galdetu du

Pradales Lehendakariak Feijóori Kupoa errespetatuko duen edo 24Azaroak
2026
2026 AzaroaK 24 |
Kongresua

Aitor Estebanek ere parte hartu du Barakaldon ospatutako ekitaldian eta bertan adierazi du “PSOEk azalpenak eman behar dituela”: “PPren eta Voxen gobernu baten beldurrak esan nahi du egungo Gobernuari erantzukizunak eskatzeari utzi behar diogula? Urte hauetan guztietan gertatutako guztia automatikoki barkatutzat jo behar dela? Eskandalu bat bestearen atzetik?”, galdetu du.

Imanol Pradales Lehendakariak galdera egin dio gaur Alberto Núñez Feijóo PPko presidente eta Espainiako presidentetzarako hautagaiari, azaroaren 29a baino lehen euskal gizarteari argitu diezaion zein asmo dituen Euskadirekiko eta haren autogobernuarekiko, Kontzertu Ekonomikoarekiko, euskararen garapenarekiko eta euskal kupoaren berrikuntzarekiko, besteak beste. "Feijóo jauna: errespetatuko al duzu egungo kupoa edo eskua sartuko al diguzu poltsikoan euskaldun guztioi?", galdetu dio argi eta garbi Lehendakariak PPko buruari, kupoaren mende dagoela Euskadik mediku, anbulatorio eta egoitza gehiago edo gutxiago izatea; haurreskolak eta irakasleak; inbertsioak eta metro-lineak; edo ertzainak edo suhiltzaileak, besteak beste.

Barakaldon egindako mitinean, Euzkadi Buru Batzarraren presidente Aitor Estebanek eta Bizkaiko zerrendaburu den Idoia Sagastizabalek ere hitza hartu dutelarik, Pedro Sanchezen amaieraren eta Voxen eskutik PPren etorrera onartu behar dela aitortu du Imanol Pradalesek. "Denboralearen aurka gure ongizatea" defendatuko duen alderdi bakarra izatera behartzen du EAJ, bere esanetan, "Herri honek badakielako EAJ dela Euskadirentzako berme bakarra. Eta batzuetan huts egiten dugun arren, beti defendatzen dugu Herria". PSOEk eta PPk ez dute Euskadiren ongizatearekiko interesik, Lehendakariak salatu duenez. Hala, ultraeskuina gelditu behar dela diotenei galdetu die nola egin nahi duten, Euskadin 350 diputatutik 18 aukeratzen direlako. "Arnaldo, oso duina jarri arren, Euskaditik ez duzu Espainia salbatuko", adierazi du Imanol Pradalesek, jokoan dagoena Euskal Etxea nola babestu dela gogorarazteko. "Hauteskunde hauek ez doaz ezta zerua asaltatzeaz ezta paradisu antifaxistaz. Zure etxebizitzaz, zure osasunaz, zure enpleguaz, zure garraioaz, zure segurtasunaz doaz", adierazi du.

Aitor Estebanek, EBBren presidenteak, adierazi duenez, “PSOEk ere azalpenak eman behar ditu”: “Ezin da 24 ordutan konpondu nahi izan urteetan egin ez dena. Eta bada sakoneko galdera bat egitea merezi duena: PPren eta Voxen gobernu baten beldurrak esan nahi al du egungo Gobernuari erantzukizunak eskatzeari utzi behar diogula? Urte hauetan guztietan gertatutako guztia automatikoki barkatutzat daiteke? Eskandalu bat bestearen atzetik?”, galdetu du Estebanek. “Beldurra ezin da azalpenak eskatzeari uzteko aitzakia izan. Izan ere, bozkatzea gobernatu dutenei kontuak eskatzea ere bada. Eta gehiengo demokratiko batek ere ez luke txeke zuririk izan behar”, gaineratu du.

Estebanek euskal gizartea deitu du “desblokeatzera”: “Ez diogu ezer zor inongo blokeri, euskal hiritargoari besterik ez. Desblokea zaitez eta bozkatu benetan ardura dizun hori gogoan eta datozen lau urteotan Madrilen zeinek ordezkatzea nahi duzun pentsatuz. Euskadi bozka ezazu”, esan du. Inkestek “egoera argi eta garbi erakusten dute: PP eta Vox-en gehiengoa aterako da” ziurtatu du lehenik . Hala, aldarrikatu du Euskal Taldeak parlamentuan egiten duen lana.

“Argi izan ezazue: gu geu izango gara mahai gainean jarriko ditugunak zuri ardura dizkizun gai ekonomiko eta sozialak, dela bizitzaren garestitasuna, industriaren lehiakortasuna eta haren azpian dauden lanpostuak, pentsioak, zainketak edo etxebizitza, batzuk aipatzearren”, esan du Estebanek atzo RTVEren debatean Maribel Vaquero “Euskadiko ahots bakarra” izan zela argi utzi baino lehen. “Ahots lasai eta sendoa, erasoetan eta blokeen arteko borrokan sartu ez zen bakarra”. Gaur, ETB2, Vaquerok berriz ere defendatuko du “gure agenda propioa. Euskadirena. Horixe da Euskal Taldearen ahotsa. Horixe da Euskadiren ahotsa”.

Idoia Sagastizabalek, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, bere aldetik nabarmendu duenez, azaroaren 30ean “hauteskundeak  eginda, eztabaidak amaituta eta kamerak geratzen direnean, baten batek jarraitu beharko du  Madrilgo mahai horretan gurearen alde lan egiten. Euskadiren alde lan eginez. Jende hori gu geu izango gara, EAJren  Madrilgo Euskal Taldeko emakume eta  gizonok.  Herri honen mesedetan egiten dugun bakarrak”. Etxebizitzaren gaiari dagokionez, Sagastizabalek argi utzi nahi izan du  Bilduk gobernatzen duen Bizkaiko 19 udalerrietan 2015etik hona lau etxebizitza babestu baino ez direla eraiki, EAJk gobernatzen duen 44 udalerrietan, aldiz, 2025etik hona “8.463 eraiki ditugu”. Amaitzeko, bihar bertan “Emakumeen indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela gogoratuz”, Bizkaiko zerrendaburuak ziurtatu duenez “emakumeen askatasuna eta bizitza ez dira negoziatzen. Ez bihar, azaroaren 25ean, ezta hilaren 30ean ere. Sekula ere ez. Emakumeen askatasuna eta bizitza gauza guztien gainetik daude”.

Interesatu Zaitez