Ortuzarrek Espainiako lau alderdi handiak egiten ari diren "ezerezaren kanpaina" salatu du

EBBren presidenteak A-20an Ahal Dugu-Podemos taldea babestu zuten euskal emakume eta gizonei galdetu die "boto hark ezertarako balio ote zuen" eta eraldaketarik eragin ote duen.

Ortuzarrek Espainiako lau alderdi handiak egiten ari diren 31Maiatzak
2016
2016 MaiatzaK 31 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, une honetan ekainaren 26ko hauteskundeetarako hilabete eskasa falta den honetan ikusten ari garen "ezerezaren kanpaina" kritikatu du. "Ezerezaren kanpaina da Espainiako lau alderdiek kanpaina hau beraientzako gune itxi bihurtu nahi izan dutelako,baina egitasmo edo proposamenez hitz egiteko ahalegina ere ez dira egiten ari. Gobernuak banatzera mugatu dira, nor norekin egongo den esatera, zer baldintzetan, marra gorri famatuak jarriz.... eta gauzak bestela egin nahi ditugun alderdioi, seriotasunez eta proposamenak eginaz, mahai gainean alternatibak jarriaz egiten ari garenoi, halako kanpainak ez datozkigu bat ere ondo" esan du EAJ-PNVren buruak Bilboko Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan.

Ortuzarrek ‘Marca la diferencia. Eutsi geureari’ goiburuaren esanahia azaldu du. Hori da EAJ-PNVk ekainaren 26ko kanpainarako `Lehenik Euskadi, es lo que importa´ adierazpena indartuko duena. "Ikusitakoa ikusita, euskal emakume eta gizonak abendutik hona gertatu denaz ohartzea behar da. Euskadin askok eta askok abenduaren 20an botoa eman zuten Espainian gauzak alda zitezen, Gobernua aldatzeko, gobernatzeko moduak aldatzeko, ustelkeriari `ez´esateko... Baina, beren asmorik onenarekin botoa eman zuten pertsona horiei hausnartzea eskatu behar zaie. Boto horrek, zertarako balio izan du? Ezertarako ere ez. Gizarte honetan badago beste arrazoi bat bozkatzeko: Nork pentsatzen du nigan Madrilen dagoenean? Nork defendatzen du neurea? Nork defendatzen du geurea? Nork defendatzen ditu Euskadiren interesak? Euzko Alderdi Jeltzaleak, eta horregatik herritarrei eskatzen diegu geurea den horri eustea eta zentzu horretan bozkatzea. Euskadi ezberdina da, gauzak bestela egiten ari gara. Eta ez bakarrik EAJk era zehatz batez gobernatzen duelako: gizartea eta gainerako alderdiak ezberdinak dira hemen. Madrilera goazenean geureari eutsi behar diogu eta botoa ere zentzu horretan eman behar da".

Zentzu berean, Ortuzarri galdetu diote abenduaren 20ko hauteskundeetan Ahal Dugu-Podemos alderdia zergatik izan zen Euskadin alderdirik bozkatuena, EAJ-PNVren gainetik jarriz. Jeltzaleen buruak galdera hau aprobetxatu du euskal herritarrak hausnartzera deitzeko. "Aldirik aldira, Espainiako hauteskundeetan, euskal gizartearen zati batek aldatzeko asmoa erakusten du, zeozer egiteko nahia dago Espainian gauzak aldatu daitezen. Eta horixe gertatu zen abenduaren 20an, jende asko bozkatzera irten zela eta Podemos taldea bozkatu zuela. Eta guk hori errespetatu genuen, ondo hartu genuen. Baina bai uste dut, ikusitakoa ikusita, orain hausnarketa egin behar dela boto horrek zertarako balio izan duen eta aldatzeko gogo horrek aldaketa ekarri ote duen. Ezin gara amarruan erori. Euskadi osoa Espainiar Osoko erroldaren %5 baino ez da, guk Moncloan ezin dugu presidenterik jarri ezta kendu ere. Egin dezakeguna da Kongresuan euskal gaiak defendatzeko indarra handiagoa edo txikiagoa izatea. Han, Euskadikoak diren alderdiak kenduta, beste alderdietako legebiltzarkideak Madriletik agintzen duten diziplinetan integratzen dira, Madriletik erabakitzen duten diziplinetan. Ez PSOEk,ez PP,ezta Podemosek ere ez dute Madriletik esandakoaren lerrotik irtengo, nahiz eta horrekin Euskadiren interesen kontra joan. Iraganean ikusi dugu. Ikusi egin dugu PSOE eta PPko legebiltzarkideek hemen, Eusko Legebiltzarrean edo Batzar Nagusietan gai batzuk defendatu arren,gai horiek Madrilera eraman eta beren alderdikideek atzera bota dituztela. Hori horrela izan da beti eta,zoritxarrez, horrela izaten segituko du. Hori dela eta, guk bigarren hausnarketa egitea eskatzen dugu orain. Aukera berriaren aurrean gaude, ikusiko dugu hausnarketa horrek Euskadin bestelako emaitza batzuk ematen ote dituen".

Ekainaren 27ra begira, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak berretsi egin du talde jeltzaleak bere diputatuen ahaleginarekin Espainiako sistema politikoa egonkortzeko duen asmoa, baina argi eta garbi utzi nahi izan du horrela egingo duela Madrilen euskal agenda aintzat hartzen eta errespetatzen badute soilik. "Guk Euskadirentzat aldeztu dugu erakundeen egonkortasuna, eta logikoena da Espainiar Estatuarentzat ere gauza bera nahi izatea. Alderdi instituzionala gara: erakundeetan egonkortasuna nahi dugu eta horretan laguntzeko prest gaude. Baina horretarako asko aldatu behar da Madrilen egiten ari den politika. Euzko Alderdi Jeltzalearen diputatuak ekainaren 27an erabakigarriak izango balira, denekin hitz egiteko eseriko gara. Mahai gainean zer jarriko dugun? Euskal agenda. Euskal agenda krisi ekonomikotik irteteko; euskal agenda bake eta bizikidetza osoa lortzeko; eta euskal agenda zaharkituta geratzen ari den euskal autogobernuan jauzi kualitatiboa emateko, jantzi berria behar baitu 2016ko euskal gizartearen gorputzera moldatzeko”.

Interesatu Zaitez