Saray Zarate

Saray
Zarate

Saray Zarate Fernández de Landak (Gasteiz, 1981) Arabako ahotsa izan nahi du Senatuan. Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun Saileko Arabako foru diputatua konprometituta dago bere lurralde historikoaren eraldaketa iraunkorrarekin, eta haren garapenerako palanka gisa lehiakortasuna eta berrikuntza defendatzen ditu.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna, 2021ean Gasteizko Udaleko Lurralde, Klimaren aldeko Ekintza, Mugikortasun eta Espazio Publikoaren Arloko Koordinatzaile Nagusi izateko eremu publikora iritsi aurretik, Randstadeko Giza Baliabideetako aholkulari, Iman Temporing ETTeko bulegoko zuzendari eta Koersako aholkulari juridiko eta laboral gisa lan egin zuen. Ostean, Leroy Merlineko Giza Baliabideetako arduradun izan zen, eta bertatik gidatu zuen multinazionalaren hedapena Estatuko ipar aldean.

Pertsona hurbila eta elkarrizketarako irekia, akordiorako eta adostasunak bilatzeko bokazioa du. Ezkondua eta seme baten ama, denbora familian eta bere inguru hurbilenarekin partekatuz gozatzen du. Bere zaletasunen artean, aire zabaleko jarduerak eta natura eta gastronomia uztartzen dituzten planak nabarmentzen dira.