Pantxoa Bimboire Haritschelhar

Euzkadi Buru Batzarra Pantxoa Bimboire Haritschelhar

Pantxoa Bimboire Haritschelhar

IBBko presidentea

1950eko martxoaren 22an Parisen sortua. Aitamak sortzez euskaldunak.

Gaztaroa Baionan iragana, batxilerra goizik ukana, matematikazko goi maileko ikasketak jarraituz, Parisen ingenadore diploma lortu nuen 1973an, eta 1975an ekonomiko ikasketak segitu nituen.

20/30 urteetan euskaldun bilakatu nintzen Zizur Ttikian (Nafarroan). 70. hamarkadako hasieran euskal kulturako mugimenduetan murgildu nintzen Ipar Euskadin. Euskara irakasle izan nintzen.

Abertzalea, Ipar Euskadiko mugimenduetan sartu nintzen, Euskadi askatua izan zedin eta konkretuki Iparraldeak har zezan podere gehiago eta ezagutza gehiago.

Ipar Euskadi eta ekonomia arloan, Herrikoa sozietate animatzailean izan nintzen (lantegien sortzeko, kapitala inbestituz); partaide aktibo hainbat iniziatibetan baita (Euskal Laborantxa Ganbara/Ipar Euskadik ukan dezan bere ganbara), eta Lurzaindian ere izan naiz (laborantxako lurraren bermatzeko, Lantegiak elkartea/Ipar Euskadiko lantegiek ukan dezaten herriari buruzko ikuspegi eta helburu amankomun bat). Euskal Herriko Merkatal Ganbarako presidente orde eta gero presidentearen aholkularia (14 urtez) ere izandakoa naiz.

Lanari dagokionez, 8 urte eman nituen Parisen lantegien kontsultore gisa, 4 urte Herrikoan, Baionan, eta 23 urtetan ekoizpen zuzendaria izan naiz Sokoa enpresan.

EAJren alderdian sartua, berriki, bere baloreak adostu izanak, Ipar Euskadin konbenzitua naizelako Aberria eraikitzeko segitu behar ditugula gehiengoek hartzen edo gustuko duten erdi bideak, bide demokratikoa eta dialogoa sustengatuz. Azken hitzak izan ditaizke gerorako: askatasuna, euskara eta lana.

PARTEKATU

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK

BARNE
ERAKUNDEAK