Joseba Díez Antxustegi

Euzkadi Buru Batzarra Joseba Díez Antxustegi

Joseba Díez Antxustegi

Joseba Díez Antxustegi naiz, 32 urte ditut eta Vitoria-Gasteizen bizi naiz, izatez Araiakoa naizen arren (Asparrena). Azken urteotan hainbat erantzukizun hartu ditut neure gain: legebiltzarkidea izan naiz, EAJ-PNVko bozeramaile Arabako Batzar Nagusietan, eta gaur egun zinegotzi ere banaiz Asparrenako udalean. Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetan EAJ-PNVko zerrendaburua izan nintzen Arabatik; eta ondoren EAJ-PNVren bozeramaile eta koordinatzaile izendatu naute. Hori da egun egiten dudan lana. 

Beti esan ohi dut bi pasio handi ditugula: politika eta kirola. Maite dut futbola eta, izatez, 8 denboralditan aritu izan naiz Deportivo Alavés taldeko beheko kategorietan. Nire bizitzako aldi horretan ikasi nituen nire egunerokotasunean goiburu ditudan balioak: esfortzua eta diziplina. 

Baina,  gaur egun, nire onena politikagintzan ematen dudala aitortu behar dut. Zuzen hitz egiten behar dudala aldarrikatzen dut, ausardiaz eta inolako konplexurik gabe. Gauzak diren moduan esanez, naturaltasun osoz, baina diskurtso argiarekin, sendotasunez eta  hitzemandako konpromisoei eutsiz, EAJ-PNVk euskal gizarteari hamarkadetan proposatu dion diskurtsoa, hain zuzen. Ildo beretik, garrantzitsu jotzen dut eztabaida publikora eramatea egunero etxekoekin eta lagunartean ateratzen zaizkigun gaiak, Euskadin bizi direnen ardura nagusiak: lana, etxea, osasuna, segurtasuna,… Ongizatea, azken finean.

PARTEKATU

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK

BARNE
ERAKUNDEAK