Unai Hualde Iglesias

Euzkadi Buru Batzarra Unai Hualde Iglesias

Unai Hualde Iglesias

NBBko presidentea

Altsasuko Uri Erakundean 1999an alderdikidetua

43 urte

Zuzenbidean lizentziaduna

Altsasuko Udaleko alkate ohia

Nafarroako Parlamentuko Presidente

Napar Buru Batzarraren Presidentea

PARTEKATU

PROFILA

Unai Hualde Iglesias (1976-07-25) goitik beherako altsasuarra da. Nafarroan EAJ-PNVko buruzagi gisa dituen ardurek eta Nafarroako Parlamentuan egiten duen bizimodu politiko biziak denbora eskasa uzten diote horren gogoko duen zerbait egiteko, hau da, gehien maite duen Sakanatik motor–ibilbideak egitea. Hantxe, Sakana aldean dagoela, naturarekin harremanetan sentitzen da eta bere arduretatik apur bat aldentzea lortzen du. Harrotasun osoz aitortu du “treneko herrikoa” dela, Altsasu “herri anitz eta aberasgarria” bihurtu dela azpimarratuz. Txoko berezi bat dauka: Altsasuko San Pedro zelaiak, eta ahal duen guztietan joaten da hango erromeria eta ingurune naturala gozatzera.

Bere herriarenganako sentitzen duen grinak eraman zuen 2007-2011 legealdian Nafarroa Bairen izenean Altsasuko alkate izatera. Gaur egun Foru Parlamentuaren presidentea da. Hualde 1999an alderdikidetu zen, 2004an NBBko burukide egin zen eta duela bost urte eta erditik hona NBBko presidente aukeratu zuten. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Zuzenbide Publikoaren esparruan aholkulari juridiko lanetan aritu izan da.

Konplikazio handirik gabeko plazerrak gozatzen ditu: paseatzea, lagun artean garagardoren bat hartzea eta eleberri historikoak irakurtzea. “Zenbat eta intriga gehiago, orduan eta hobeto” esan du Hualdek. NBBko burua gazte gaztetatik bidaiatu izan da Herrialde osotik. Nafarroa Iparraldetik Hegoaldera eta Mendebaldetik Ekialdera zeharkatu du, eta askotan Alderdiaren ordezkari gisa. Hori dela eta, Hualde aho batez proposatu zuten NBBko presidenterako NBBK 1985 urtetik hona (EAren eszizio urtetik aurrera) izan duen seigarren presidentea da. Nafarroako EAJ-PNVko presidenteak ordutik aurrera izan dira Carlos Clavería, Vicente Arocena, José Antonio Urbiola, José Ángel Agirrebengoa eta Manu Ayerdi.

BARNE
ERAKUNDEAK

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK