Joseba Egibar Artola

GURE BURUKIDEAK

Euzkadi Buru Batzarra Joseba Egibar Artola IKUSI BIDEOA

Joseba Egibar Artola

GBBko presidentea

Donostia Antiguoko Uri Erakundean 1977an alderdikidetua

56 urte

GBBren presidentea

Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVren bozeramailea

PARTEKATU

PROFILA

1959ko azaroaren 23an  jaio zen Andoaingo Sorabilla auzoko Azelain etxean, eta familia abertzale bateko bost anai-arrebetatik bigarrena da. Ixabelekin ezkonduta dago, eta seme-alabak ditu: Ixiar eta Xabier.

Santa Zezilia biharamunean jaio zelako edo, txikitatik musikarako zaletasuna izan du. Umetan, kantuan aritu zen elizan, ikastolan eta kalean. Baina, bereziki, esku soinuan izan da belarri onekoa eta trebea.

Garai haietako kiroletan, -futbola, pilota eta bizikleta-, asko ibilia da. Horietan guztietan atakerako baino, defentsarako hobea. Oraindik ere, bizikletan gogoz jarraitzen du.

Giza eskubideak eta herriminak bultzaturik, gaztetatik politikarako grina eta zaletasuna izan ditu, eta, oso gazterik, EGIn militatzen hasi zen. Politikagintzan, aldiz, defentsarako baino, atakerako prest azaldu izan da. Trantsizio garaian, herri asanblada iskanbilatsu haietan EGIko ordezkari izan zen, eta herrigintzako hainbat ekimenetan aitzindari: kanpaldietan, Euskal Herriko biran, arraun taldean, euskaltegian, irratian...

Gazte zela, Alderdi barruko ardurak hartu eta, geroztik, Euskadiko Askatasuna lortzeko itxaropenean, buru-belarri dabil politikagintzako lapikoak mugitzen. 25 urtetan landutako trebakuntzaren ondoren, politikagintzako baratzean hitz jario aberatsekoa da. Berak emandako lehen hitzaldi- mitina 19 urterekin izan zen, Gernikako Estatutuarentzat baietza eskatzeko, Xabier Arzalluzen altzoan, Azpeitian.

Udal Administrazioaren funtzionarioa da eszedentzian. Eusko Jaurlaritzako Lur Antolamendu eta Etxebizitza eta Kultura ordezkari izan zen Gipuzkoan, 1985etik 1989ra bitartean. Geroztik, hamaika laino beltz ikusi ditu, baina baita eguzki beroaren epela sentitu ere. Izan ere, hiru hamarkada daramatza Gipuzkoa, Euskadi eta Legebiltzarreko ardurak bere gain hartzen.

Zehazki, 1987. Urtean, Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari izendatu zuten. Segidako urteetan, zeregin horretarako hautatu zuten berriz, eta ardura horretan jardun zuen 2000. urtera arte. 2004. urteko maiatzean Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari izendatu zuten berriro.

Euzkadi Buru Batzarreko kide ere bada 1987tik hona, eta hemen ere bozeramaile izan zen 1987. urtetik 2004. urtera.

Eusko Legebiltzarkide ere bada 1990. urtetik, eta EAJ-PNVren bozeramaile da Gasteizko Ganbaran 1998tik hona.

BARNE
ERAKUNDEAK

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK