"Zehazki Hiztegia" gaztelania-euskara hiztegia sortu dute, 100.000 herri esaera eta esamolderekin

Ibon Sarasola euskaltzainak gaztelania-euskara hiztegia prestatu du azken hamar urteotan, “Zehazki Hiztegia” izenekoa, 100.000 bat herri esaera eta esamolderekin. Hiztegi honi esker, hizkuntza batetik besterako itzulpena egin ahal izango dugu, hitzez hitz itzuli gabe.

02Abenduak
2005
2005 AbenduaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Argitalpen honen arduradunek esan dutenez, hiztegiak 952 orrialde eta bost milioi karakter dauzka. 5.000 aleko tirada aterako da oraingoz, 34,50 euroko prezioan.
 
Liburu honen argitalpenaren arduraduna Alberdania argitaletxeko Inazio Mujika da. Azaldu duenez, “Sarasolak jende guztiari ematen dion aholkua hiztegia eleberria bailitzan irakurtzea da. Izan ere, hiztegi honen zatiak ederki josita daude”. Mujikak, bestalde, esan du hiztegiko 100.000 adibide eta itzulpenak oraingoz ez direla digitalizatuko, eta Interneten jarri ala ez aztertu behar dutela.

Interesatu Zaitez