Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak "Europar Konstituzioaren gaineko eztabaida irekitzea" eskatu du

 

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Europan Konstituzioaren gaineko eztabaida berriz irekitzea eskatu du Europar Batasuna osatzen duten herrialdeek konstituzio zehaztua izan dezaten. Ibarretxek aukera hau mahai gaineratu du egunotan Munich hirian ospatzen ari den Eskumen Legegilea duten Erregioetako Presidenteen VI. biltzarrean.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak 22Azaroak
2005
2005 AzaroaK 22 |
Berria

PARTEKATU

Kongresu honetan 74 gobernu daude ordezkatuta eta osotara 150 milioi biztanle dira, hau da, europar biztanleriaren %46. Lehendakariak Frantziaren eta Herri Beheren ezetzak eta oraindik iritzia eman gabe duten herriek eragindako krisiaren gainean aditzera eman duenez "Europa osatzen duten estatu gabeko nazioontzat kezkagarria da konstituzio egitasmoaren gaur egungo egoera". Halaber, gaineratu duenez "Eztabaida hau berriz ireki beharra dugu Europatik at ez baitugu etorkizunik, ez Euskadik, ez Catalunyak, ez Espainiak ezta Alemaniak ere".

Interesatu Zaitez