Paco Larrañagari ez diotela heriotza zigorrik aplikatuko agindu du Filipinetako presidenteak

Berak karguan jarraitzen duen bitartean Paco Larrañaga jatorri gipuzkoarreko gazte filipinarrari ez diotela heriotza zigorrik aplikatuko agindu du Gloria Macapagal Arroyo Filipinetako presidenteak. Hala jakinarazi dio Filipinetan izan den Jose Ramon Beloki Espainiako Kongresuaren EAJren diputatuari.

Paco Larrañagari ez diotela heriotza zigorrik aplikatuko agindu du Filipinetako presidenteak 21Azaroak
2005
2005 AzaroaK 21 |
Berria

PARTEKATU

2010 arte dago estatuburu karguan Macapagal, eta harekin bildu den Belokik ordura arte heriotza zigorra ez dela gauzatuko uste du.
Gainera, joan den astean itxaropen zantzuak sortu ziren Larrañagaren auzian. Izan ere, ikerketan parte hartu zuen polizietako batek -egun erretiratuta dago- errugabetu egin du gaztea. Larrañagari bi ahizparen hilketa eta bortxaketetan parte hartu izana leporatzen diote.
Paco Larrañagaren aita gipuzkoarra da, hain zuzen ere, gaztetan pilotari joan eta han bizitzen geratutakoa.

Interesatu Zaitez