Egües kasuan 10 pertsona auziperatzean, oposizioak salatutako ustelkeria susmoak berretsi ditu

EAJk bere poza erakutsi du Egües kasuaren epaileak emandako ebazpena dela eta. "Honekin berretsi egiten dira  Ignacio Galipienzao UPN alderdiko alkateak eta elkarte eta enpresa tadeen bidez beste pertsona batzuek eragindako balizko korrupzioagatik duela bi urte egindako salaketak".

Egües kasuan 10 pertsona auziperatzean, oposizioak salatutako ustelkeria susmoak berretsi ditu 27Urriak
2005
2005 UrriaK 27 |
Berria

PARTEKATU

“EAJren aldetik beti esan dugu Egües herriko UPN alderdiko alkatearen egoera ezin daitekela kasu isolatutzat hartu, kasuan aurkitu diren loturak kontuan harturik; esate baterako, Emilio Izquierdoren emaztea, hau izan zela Egües bailaren UPNren herri batzordearen presidentea" gaineratu du EAJren komunikatuak.
Zentzu honetan epaitegiko autoak berretsi egin du gertakariak apartotelaren gainekoa baino haratago doazela eta badaudela loturak beste erkidego eta talde promotore batzuekin ere; beraz, hau, azpian sare handiagoa ezkutatzen duen izeberg gailurra izan daiteke.
Azkenik, EAJk gogoratu nahi izan duenez "ikerketa komunikabideek emaniko informazioengatik eman zen, eta UPN alderdiagatik izango balitz, Egües kasua Iñaki Galipienzo alderdikide izateari utzi zion egun berean amaituko zatekeen". "Halaber, UPN eta CDN alderdiak izan ziren Nafarroako Parlamentuaren Ikerketa Batzordeari amaiera eman ziotenak ikerketarekin jarraitzeak zentzurik ez zuelakoan".

Interesatu Zaitez