CAFek, Turkia abiadura handiko 10 trenez hornitzeko, 180 milioitako hitzarmena lortu du

Beasainen dagoen "Eraikuntza eta Trenbide Laguntzaile" enpresak (CAF), 180 milioitako hitzarmena lortu du "Turkiako Trenbideak" (TCDD) abiadura handiko 10 trenez hornitzeko.

CAFek, Turkia abiadura handiko 10 trenez hornitzeko, 180 milioitako hitzarmena lortu du 19Urriak
2005
2005 UrriaK 19 |
Berria

PARTEKATU

CAFek Turkian lortu duen lehen hitzarmena da hau eta baita abiadura handiko trenak diseinatzeko eta eratzeko euskal enpresa batek atzerrian lortu duen lehen hitzarmena ere.

Eskakizunaren baitan trenak, bermea eta ordezko piezak sartzen dira. Kontratua lortzeko saiakeran CAFez gain, Bombardier eta Mitsubishi e Hitachi enpresak ere parte hartu dute.

Hitzarmenak adierazten duenaren arabera Beasaingo enpresak abiadura handiko 10 trenez, tren bakoitza sei bidaiari-autoekin, hornitu beharko du "Turkiako Trenbideak". Era berean,"Turkiako Trenbideak" tren hauekin, oraindik eraikitze lanetan dagoen, Ankara-Estambul linea ustiatuko du.

510 milioiren truke Mexikoko metroko lehen linearen kontzesioa berenganatu eta hiru hilabetetara lortu du euskal enpresak Turkiarekin sinatu berri duen hitzarmen hau.

Interesatu Zaitez