Bizkai Buru Batzarreko presidentearekin batera egindako hausnarketa baten ondoren, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarri du, ez dela hautagai izango 2027ko maiatzeko hauteskundeetan. Iñigo Ansola BBBko presidenteak egindako lana eta dedikazioa eskertu dizkio alkateari eta bere agintaldia gidatu duen gizatasuna goraipatu du. "Inork ez bezala irudikatzen duzu pertsonekiko konpromisoa: hurbiltasuna, arreta, interesa, konplizitatea, eskuzabaltasuna pertsona bakoitzarekiko" aitortu dio Ansolak.
06Ekainak Bilboko afiliazioaren ordezkaritza handi baten aurrean, Sabin Etxeak ekitaldi bat hartu du gaur. Ekitaldi horretan, aurten izandako prozesu parte-hartzaile baten ondorioak azaldu dira. Aurkeztutako ondorioek inpaktu-politikak planteatzeko ibilbide-orria zuzenduko dute, 2040an jarritako epe-mugarekin.
Testuinguru horretan, Juan Mari Aburto alkateak bere agintaldia 2027ko maiatzean amaituko dela jakinarazi du. "Bilborentzat eta Bilboko gizartearentzat erabakirik onena dela" jakitun dela adierazi du, "BBBko presidentearekin batera egindako hausnarketa luze baten ondorioz".
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak publikoki eskertu du Aburtok izan duen konpromisoa eta Aburto alkateak Bilbori egiten dion ekarpena, "bere ahalegin etengabea eta berezko eskuzabaltasuna medio". Alkateak gizartearekiko agertutako sentsibilitatea eta elkartasuna azpimarratu ditu Ansolak. "Inork ez bezala irudikatzen duzu pertsonekiko konpromisoa: hurbiltasuna, arreta, interesa, konplizitatea, eskuzabaltasuna pertsona bakoitzarekiko" nabarmendu du berari zuzenduta. Bere "balio handien" aintzatespena Aburtoren etapa guztietara zabaldu du. Ansolaren hitzetan, Aburtok "pertsona erdigunean jartzen duen Alderdi baten espiritua" gorpuztu du, "euskal gizartea eta nazioa pertsona guztien errespetutik eta ekarpenetik eraikitzen duena, inor atzean utzi gabe... Juan Mari Aburtoren ikurra".
Alkateak, bere aldetik esan duenez, EAJn kate bereko katebegiak gara, eta "topikoa badirudi ere”, Bilboko alkate izatea, “ohore handia" dela onartu du. Zentzu horretan, eskerrak eman dizkie alderdiari, alderdikideei, alderdiaren oinarri baitira, Bilboko gizarteari, familiari eta lagunei.
Ez du agurrik esan ordea, agintaldia amaitzeko "urtebeteko lan garrantzitsua" geratzen dela gogorarazi du. "Topera jarraituko dut hiri honetan, bertako jende eta auzoetan", ziurtatu du. "Nire alderdiarekiko leialtasunetik, eta guztien alkate naizen aldetik, nire onena ematen jarraituko dut, bai eta nire udal taldearena ere, Bilbok Munduko hiririk onena izaten jarrai dezan... Bilboko alkatearen hitza", amaitu du.
BBBko presidenteak nabarmendu duenez, Bilborekin hartutako konpromisoak bete dira eta etorkizuneko proiektu bat garatu da. Aburtok "Ideak Abian" parte-hartze prozesuaren ondorioen aurkezpenaren esparruan iragarri du berriz ez dela izango hautagaia. Prozesu horren ondorioak izango dira epe-muga edo horizontea 2040an ezarrita garatu beharreko politiketan aurrera egiteko abiapuntua. "Gaur ez da ezer amaitzen, ez hasten. Aurrera jarraitzen dugu "adierazi du Iñigo Ansolak. "Gaurko ekitaldia baliatu nahi dugu zuri maitasunik handiena adierazteko". Asko dugu egiteko, eta orain arte bezala elkarrekin lan egiten jarraitzen badugu bakarrik lortuko ditugu lorpenak", adierazi du BBBko presidenteak.