Lesakako alkateak, Juan Fermín Mitxelenak, eta EAJ-PNVren lehendakariak, José Ángel Agirrebengoak, gaur eskaini duten prentsaurrekoan N-121-A errepideari dagokionez duten jarrera azaldu dute, errepide horren konponketa obretan “orain ere beste atzerakuntza bat gertatu delako eta dagoeneko hori bidezkotzea oso zaila delako, baldin eta aurrekontuetako arrazoiengatik ez bada".
28Irailak Agintari jeltzaleek birmoldaketa proiektua defendatu dute baina, aldi berean, Nafarroako Gobernuari eskatu diote ez itxaroteko Bera-Behobia tartea konpondu arte Ventas de Yanci-Bera tarteari ekiteko, "hori egingo balitz obren amaiera 2012ra eramatea litzatekeelako". Ildo horretatik Mitxelenak oso argi azpimarratu du "Ventas de Yanci-Bera tartea %90ean burutzapen berrikoa dela eta, ondorioz, ez dagoela inolako arazorik hiru tarteak aldi berean egiteko, gipuzkoarrek eurena, Endarlatsa-Irun, eta nafarrek Bera-Endarlatsa eta Ventas de Yanci-Bera".
Lesakako alkatearen aburuz "eragozpen nagusia aurrekontuetan datza, baina ezin dugu 2010-2012ra arte itxaron errepidea bukatu gabe, Nafarroako Gobernuko Errepideetako zuzendariak berak esan dituen hitzen arabera, 2009rako amaituta egin behar zuenak".
Testuinguru horretan José Ángel Agirrebengoak adierazi du "baldin eta borondate politikorik badago arazo finantzarioak konpondu egin daitezkeela". Horrela, bada, Iruñea-Logroño autobidearen finantzaketa eredua gogorarazi du —behinola EAJ-PNVk proposatu zuena—, hau da, sozietate publiko baten bidez burutzen dena, edo Nafarroako Gobernuak erabili zuen itzalpeko bidesaria.
Hiru errei versus autobidea
N-121-A errepidea lau erreiko autobide bihurtzeko proposamenaren aurrean, hots, oraintsu Aralarrek planteatu duena, agintari jeltzaleek egungo eredua defendatu dute, hiru erreiko bidearena eta horietariko bat ibilgailu motelentzat izatea.
"Guk eredu hori defendatuko dugu uste dugulako aukera ematen duela jarduera ekonomikoak garatzeko, tokiko ekimenekoak, errepidearen ertzetan, eta hori ezinezkoa da autobide baten", azaldu du Agirrebengoak. Aldi berean, adierazi du "errepidea hobetzea bezain garrantzitsua dela tokiko ekimenari eskualdean jarduerak sortzeko era eragiteko aukerak eskaintzea, hala ostalaritzako arloan nola garraioen zerbitzuetakoan, logistikan etab.".
Ildo horretatik bertatik hitz egin du Juan Fermín Mitxelenak, hori guztia ez ezik esan duenean "orain autobide bat planteatzea obrak geldiarazteko eta gehiago atzeratzeko baino ez da".
EAJ-PNVren eskuordeek gogorarazi dute hala 2003an 2004an Nafarroako Aurrekontuen aurkako emendakinak aurkeztu zituztela obra horien burutzapenean aurrera egiteko aukera emango zuten aurrekontuetako partidak gaitzeko. Lesakako alkateak esan du bera seguru dagoela "baldin eta aurrekontuko gaikuntza badago, eskualderako funtsezkoa den obra hau, bideetako istripuen kopurua jaisteko funtsezkoa den obra hau, bukatuta egon daitekeela 2009rako" eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio N-121-A errepideko hiru tarteen hobekuntza "burutzapen epe berean egiteko, nahiz eta hirurak era lokabean lizitatu”.