Gogorregik erabat gaitzetsi du ‘Bilboko Konpartsak’ deritzon konpartsa-federazioa egiten ari zaion desprestigio-kanpaina

Bilboko ‘Gogorregi’ konpartsak zeharo deitoratu du ‘Bilboko Konpartsak’ konpartsa-federazioa egiten ari zaion desprestigio-kanpaina. Prentsa-ohar batean adierazi duenez, elkarteak esan du “konpartsa-federaziotik irtetearen arrazoia ondokoa izan zela: erakunde horrek kudeaketa arloan azken urteotan  erakutsi duen jardunbide eta jokaera partidista”.

Gogorregik erabat gaitzetsi du ‘Bilboko Konpartsak’ deritzon konpartsa-federazioa egiten ari zaion desprestigio-kanpaina 18Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 18 |
Berria

PARTEKATU

Gogorregi Konpartsak joan den ekainaren 27an utzi zuen ‘Bilboko Konpartsak’ federazioa. Erabaki hori agiri batean islatu zen, eta hala azaldu zitzaien federazioaren gainerako kideei ere, ‘Bilboko Konpartsak’ federazioa azkeneko urteotan burutzen ari zen jardunbide eta kudeaketa partidista salatuz.

Heldu den Aste Nagusian Gogorregi Konpartsak izango duen tokiari dagokionez –Pío Baroja plaza–, elkarteak adierazi du “gai horri doakionez, Gogorregik hainbat lekualdaketa jasan behar izan dituela. Hara eta hona ibiltze luze horretan, Gogorregi Konpartsak ez du inondik inora ikusi ‘Bilboko Konpartsak’ federazioaren babesik, batez ere kontuan hartuz lekualdaketa horiek inoiz ere ez direla nahita eragindakoak izan".

Interesatu Zaitez