Azkarate: “Eusko Jaurlaritza prest dago elkarrizketari ekiteko eta akordioetara iristeko eta gero horiek betetzeko"

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Miren Azkaratek, Zapateroren exekutiboari eta PSOEri erantzunez, esan du “Gasteizko exekutiboa prest dagoela elkarrizketari ekiteko  eta akordioetara iristeko eta gero horiek betetzeko”.

Azkarate: “Eusko Jaurlaritza prest dago elkarrizketari ekiteko   eta akordioetara iristeko eta gero horiek betetzeko 09Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 09 |
Berria

PARTEKATU

Exekutibo autonomoaren bozeramaileak  azpimarratu du "abuztua beti  dela oasi antzekoa, oporraldi nabarmena, eta ondorioz ez dakiela adierazpen horiek udari lotuta dagoen osagai horren adibidea diren edo, ordea, benetan esan nahi duten Zapateroren gobernua eta PSOE bide egokitik abiatzeko prest daudela eta adostasunera iristeko borondatea eta iragan denborak gainditzeko prest daudela, esaterako aurrekontuak  edo betetzeke dauden gainerako gaietan".

"Gu hitz egiteko eta adostasunera iristeko prest gaude. Benetan nahi dugu kasu honetan hitzak eta ekintzak bat egitea eta berriz ere harri berberarekin estropezu ez egitea, adibidez Kupoa bezalako gaietan, Prestigeren gastuetan  edo Ertzaintzaren zabalkuntzan", adierazi du Miren Azkaratek.

Azkaratek azpimarratu du “Eusko Jaurlaritza batzeko gai horiek lantzeko prest dagoela, adostasuna lortzeko  eta gero akordio horiek betetzeko, eta hori guztia herritarren beharrizanei erantzuna emateko".

Interesatu Zaitez