Erkoreka: “subiranotasun partekatua da Europan elkarrekin bizi izateko eredu bakarra”

Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Josu Erkorekak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean adierazi duenez, “une honetan subiranotasun partekatuaren ideia da Europan elkarrekin bizi izateko eredu bakarra”.

Erkoreka: “subiranotasun partekatua da Europan elkarrekin bizi izateko eredu bakarra” 02Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Erkorekak gaineratu du “gaur egun estatu subiranoak lausotu egin direla. Europa nola ari den eraikitzen kontuan hartuta, anakronismoa da orain subiranotasun esklusiboez hitz egitea, horrek guztiak ez baitu zerikusirik XXI. mendeko errealitatearekin”.

 

Burukide jeltzaleak gogorarazi duenez, subiranotasun partekatuaren ideia Agirre, Landaburu eta Irujo bezalako burukideen idazkietan agertzen da. “Testu horiek berrikus daitezke, eta egiazta daiteke duela denbora asko egituratu zirela joan den igandean EBBren lehendakariak orain planteatu dituen ideiak, EAJk ordutik hona eusten dienak”.          

 

Duela egun batzuk PSOEren eta EAJren ordezkaritzek egin zuten bilerari dagokionez, Josu Erkorekak zehaztu du “gure Alderdian uste genuela bilera hori egin beharrekoa zela. Sendotu egin behar dira alderdi politiko guztien arteko harremanak, euskal gizarteak dituen helburuak erdieste aldera: normalizazio politikoa eta bakea”.

Interesatu Zaitez