Patxi Ondarra euskaltzaina hil da

Patxi Ondarra euskaltzain osoa uztailak 30ean, zendu zen, 80 urte zituela. Bere aldeko hileta-elizkizuna gaur, abuztuaren 1a izango da, Iruñeko Kaputxinoen Komentuan. Langile fina eta nekaezina, 26 urte eman ditu Euskaltzaindian lanean eta Nafarroako euskarari buruzko ikerketetan nabarmendu da bereziki.

Patxi Ondarra euskaltzaina hil da 01Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi duenez, "Patxi Ondarra euskaltzain osoaren heriotzak Nafarroako euskara lutuz jantzi du. Hartara, Aita Ondarra dugu, Aita Polikarpo Iraizozkoa, Aita Damaso Intzakoa eta Aita Jorge Riezukoa euskaltzainak bezalaxe, belaunaldi baten partaide eta lekuko. Garai latzetan aritu ziren horiek euskararen sustatze lanetan".


Euskaltzainburuaren esanetan, "haren esku trebea sarri-sarri izan zaigu ararteko, euskal testuak edota idazle nafar euskaldunak aztertzeko eta argitaratzeko. Orobat, Euskaltzaindiaren lan eta egitekoetan zereginak gauzatzeko. Horiek dira haren emaitzak eta oinordekotza. Besteak beste, eginaren testigantzak eta eginkizunaren eragileak".

Interesatu Zaitez