Akitania, EAE eta Nafarroako BPGak 25en Europako Batasunaren batez bestekoa %9an gainditzen du, Eustaten arabera

Akitaniak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak osatzen duten euro-eskualdearen Barne Produktu Gordinak (BPG) %9an gainditzen du 25en Europako Batasunaren batez bestekoa, Eustaten datuen arabera.

Akitania, EAE eta Nafarroako BPGak 25en Europako Batasunaren batez bestekoa %9an gainditzen du, Eustaten arabera 14Uztailak
2005
2005 UztailaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Euro-eskualde honek 23.081eko BPG du biztanle bakoitzeko, 25en Europako Batasunaren batez bestekoa baino handiagoa beraz, 21.175ekoa dena, erosketa-ahalmenaren parean. Indize hori 24.790ekoa da Nafarroako Foru Komunitatean, 24.766koa Euskal Autonomia Erkidegoan eta 21.568koa Akitanian (beti ere erosketa-ahalmenaren parekotasun terminoetan).

Eustatek “Euro-eskualdea zifretan, 2005ean” izeneko txostena argitaratu berri du, lurralde horietako adierazle sozio-demografiko eta ekonomikoekin. Beraien bidez, aurreko edizioen datuak (1997 eta 2000) eguneratu eta osatu nahi dira. Argitalpen honek 20 orrialde ditu eta euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez atera da, koloretako grafikoekin eta taulekin.

Interesatu Zaitez