Euskadiko eta Errioxako sukaldariak Bilbon lehiatuko dira ekainaren 22an Espainiako onena izateko

Urteko Sukaldaria Lehiaketak ekainaren 22an egingo du seigarren finalaurrekoa Bilboko Artxanda Ostalaritzako Goi Eskolan. Bertan izango dira Euskadi, Nafarroa eta Errioxako sukaldariak Espainiar Estatuko chef onena izateko lehiatuko direlarik.

Euskadiko eta Errioxako sukaldariak Bilbon lehiatuko dira ekainaren 22an Espainiako onena izateko 15Ekainak
2005
2005 EkainaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Urteko Sukaldaria Lehiaketa bi urtero egiten da eta Espainia osoko sukaldariei zuzenduta dago. Helburu nagusia da lanbide honen prestigioa eta entzute ona handitzea. Finalaurrekoak egiten dituen sukaldaritza lehiaketa bakarra da, horrela bermatu egiten da sukaldarien parte hartzea eta aukera berdinak izan ditzaten.

Bi epaimahai izango dira, bata dastatzea egingo duena eta besteak teknika, tresnen erabilera, garbitasuna eta sukaldariak sukaldean duen jokaera aztertuko duena.

Interesatu Zaitez