Pere Esteve hil da, Bartzelonako Adierazpenaren bultzatzaileetariko bat

Pere Esteve, CDCren idazkari nagusi ohia eta ERCren ordezkaritzan joan den urtearen amaierara arte Generalitateko Turismo eta Kontsumo Saileko consellerra izan dena, goizaldean hil da birikako minbiziagaz.

<br>Pere Esteve hil da, Bartzelonako Adierazpenaren bultzatzaileetariko bat 10Ekainak
2005
2005 EkainaK 10 |
Berria

PARTEKATU

Esteve 1976. urtean sartu zen Convergència alderdian. 1984. urtetik aurrera, hurrenez hurren, CDCren kontseilari nazionala izan zen, alderdiaren Idazkaritza Iraunkorraren kidea eta CiUren Lotura Batzordearen kidea ere.

Kataluniako Parlamentuko diputatua izan zen (1992-95), eta han Industria, Energia, Merkataritza eta Turismo Batzordearen lehendakari lanetan jardun zuen. 1996. urtean, Convergènciaren idazkari nagusi izendatu zuten (Miquel Rocaren ordez), eta bai alderdiaren bozeramaile ere; 1998an, berriz, Bartzelonako Adierazpenaren bultzatzaileetariko bat izan zen. Adierazpen hori CiU, EAJ eta BNG alderdi nazionalisten arteko akordioa zen, eta estatuko nazio aniztasuna defendatzeko harreman iraunkorrak izateko xedea zuen.

1999tik 2002ra eurodiputatua izan zen CiUk Bloc Nacionalista Valenciàrekin eta Partit Socialista de Mallorcarekin batera plazaratu zuen hautagai-zerrendaren ordezkaritzan. CDCren kide gisa, Ramon Trias Fargas Fundazioaren lehendakaria izan zen 2000. urtean, XI. Kongresuan alderdiaren Idazkaritza Nagusia urte horretan utzi ondoren. 2002ko irailaren 25ean utzi zuen alderdia eta Associació Catalunya 2003 sortu zuen azaroaren 27an.

Interesatu Zaitez