Euzko Alderdi Jeltzaleak Nafarroarako bere autogernu proiektua aurkeztu du, Nafarroaren eskubide historikoak eta bertako hiritarren erabakimena oinarri dituena

EAJ-PNVk Parlamentuaren Autogobernurako Ponentzian proposatu duen Foruaren Hobekuntzaren Eraberritzea aurkeztu du gaur Iruñean. Ponentzia horrek talde guztien ekarpenak eztabaidatuko ditu ekainean.

 

 

Euzko Alderdi Jeltzaleak Nafarroarako bere autogernu proiektua aurkeztu du, Nafarroaren eskubide historikoak eta bertako hiritarren erabakimena oinarri dituena 27Maiatzak
2005
2005 MaiatzaK 27 |
Berria

PARTEKATU

EBBren lehendakari Josu Jon Imazek azpimarratu duenez, "Nafarroak ezin du lurralde-eztabaidatik kanpo egon, eta autogobernurako proiektu propioa proposatzeko eskubidea du, eskubide horren oinarria Nafarroaren eskubide historikoak eta Nafarroako hiritarrek beren etorkizuna erabakitzeko duten borondate askea baitira".

Beste alde batetik, NBBren lehendakari José Ángel Agirrebengoak Eraberritzearen gakoak laburbildu ditu, besteak beste, Nafarroaren eta Estatuaren arteko harremanetarako elkartze askearen ereduaren proposamena, euskara eta gaztelania lurralde osoan ofizialak izatea, Merdindadeak berriro ere hauteskunde-barruti izendatzea, zenbait eskumenen zabalkuntza eta esklusibotasuna, Polizia Integrala sortzea eta EAErekin, Iparraldearekin eta, bereziki, Nafarroa Beherearekin harremanak izateko esparru berria.

Horrezaz gainera, Hobekuntza berriaren inguruan lortzen den akordioa Nafarroako gizarteak erreferendumaren bidez berretsi behar duela jasotzen da proposamenean, behin betiko oneste aldera.

EAJren Amejoramendua aldatzeko Proposamena

Interesatu Zaitez