Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza emango dio Unesco Etxeari

Gobernu Kontseiluak Unesco Etxeari 80.000 eurotako dirulaguntza ematea onartu du Euskadik Unesco Etxearekin eta Nazioarteko beste erakunde batzuekin dituen harremanak sendotzeko.

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza emango dio Unesco Etxeari 18Maiatzak
2005
2005 MaiatzaK 18 |
Berria

PARTEKATU

Iaz Unesco Etxeak antolatutako ekitaldian Lehendakariak, Nazio Batuetako goi mailako ordezkaritzarekin batera, Milurteko Adierazpenarekiko Euskadiren Atxikimendua sinatu zuen. Agiri honek, batetik, alde-aniztasunaren oinarri handiekiko atxikimendua eta mende hasierak zuzendu beharko lukeen Nazioarteko Zuzenbidearekiko errespetua agertu nahi du eta, bestetik, nazioarteko erkidegoan garatu behar diren erronka handietan euskal parte-hartzearen konpromisoa azaldu nahi du.

Ondorioz, eta alde anitz guneetan parte hartzeko bide gehigarria izateko asmoz, Jaurlaritzak komenigarritzat jo du 2005erako hitzarmen berria izenpetzea, jada 2002an hasitako elkarkidetzan sakontzeko.

Interesatu Zaitez