Lau leherketa jazo dira goizaldean Beasain, Bergara, Soraluze eta Elgoibarren

Goizeko 03:00ak eta 04:00 bitartean, Beasain, Bergara, Soraluze eta Elgoibarren lau lehergailuk egin dute eztanda. Herrizaingo sailetik jakitera eman dutenez eraso horien berri ematen zuen telefono dei edo abisurik ez da jaso.

Lau leherketa jazo dira goizaldean Beasain, Bergara, Soraluze eta Elgoibarren 15Maiatzak
2005
2005 MaiatzaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Lehenengo leherketa goizaldeko 03:00etan izan da Beasain herriko Salbatore auzoan. Herrizaingo sailetik jakitera eman dutenez, leherketa horrek kalte material handiak utzi ditu. Estanterias Eun izeneko enpresan izan da eztanda.

40 minutu geroago, 03:40an bigarren leherketa jazo da Bergarako Felix Gabilondo Mecanización enpresan. Leherketak deposito batean kalteak eragin ditu. Produktu toxikoa isuri da errepidera eta bertan lanean ziren bi ertzain eta zaindari bat erietxera eraman behar izan dituzte arnasketa arazoekin.

Hirugarren eztanda goizaldeko 04:00etan gertatu da Elgoibarko Lerun poligonoan, Pinturas Bernardo Ezenarro enpresan hain zuzen ere.

Soraluzeko Sagar Erreka kaleko Industrias Gol lantegian, jazo da laugarren leherketa, 04:00etan. Kalteak ez dira handiak izan, baina sarrerako ateetan eta leihoetan eragina izan du leherketak.
 

Interesatu Zaitez