Imaz: "Juan Maria Atutxa da Eusko Legebiltzarraren lehendakaritzarako dugun hautagaia"

Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak aditzera eman duenez "Eusko Legebiltzarraren lehendakaritzarako dugun hautagaia Juan Maria Atutxa da, bera baita giza eskubideen aldeko defentsaren sinboloa eta horrek, ETAren heriotza zigorra eta beto politikoa nozitu izana ekarri dio".

Imaz: 13Maiatzak
2005
2005 MaiatzaK 13 |
Berria

PARTEKATU

Imazen ustez Atutxa "Eusko Legebiltzarraren askatasunen eta duintasunaren defendatzailea izan da eta horregatik, oraindik ere, bere bidea jarraitzen duen prozesupean dago".

"Hauek datu guztiak nahikoak dira EAJren hautagaia izateko. Horrez gain, ez ditugu ezagutu ere egiten beste alderdi politikoen hautagaiak. Ezagutzen dugun bakarra Atutxa da eta betoa ezarri diote jadanik" gaineratu du buruzagi jeltzaleak.

Amaitzeko, EBBren lehendakariak adierazi du Juan Maria Atutxak bestelako berezitasun bat ere baduela Eusko Legebiltzarraren lehendakaria izateko, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizial biak erabiltzeko gaitasuna.

Interesatu Zaitez