Bereziartu, 9A+ mailako bidea kateatzen duen lehenengo emakumea

Josune Bereziartu eskalatzaile ordiziarra da 9A+ mailako bidea kateatu duen munduko lehenengo emakumea, Suitzan dagoen Bimbaluna bidea arrakastaz egin ondoren.

<br><br>Bereziartu, 9A+ mailako bidea kateatzen duen lehenengo emakumea 12Maiatzak
2005
2005 MaiatzaK 12 |
Berria

PARTEKATU

Bimbaluna 20 metroko bide suitzarra da, helduleku oso gutxi eta bata bestearengandik oso aldenduta dituen bidea, hain zuzen ere. Gainera, ia ez dago oinentzako heldulekurik. Baing de Sangen mailaren parean dago, Bereziartuk lortu zuen lehenengo 9A, alegia.

Orain arte Bimbaluna bidea egin duen eskalatzaile bakarra François Nicole izan da. Hiru urtez saiatzen ibili ondoren, 2004ko udaberrian lortu zuen arrakasta. Era horretan, Josune Bereziartuk gizonezkoen eta emakumezkoen kirol-eskaladaren munduko markak berdintzea lortu du.

Interesatu Zaitez