"Kutsidazu bidea, Ixabel": fenomeno mediatikoa

Joxean Sagastizabalek "Kutsidazu bidea, Ixabel" argitaratu zuen 1994an eta, harrezkero, 60.000 ale baino gehiago saldu dira. Liburua izan zen lehenen eta antzezlana hurren. Tartean, euskarri bat baino gehiagotan agertu da: paperean, CD-Romean, DVDn... Orain, berriz, udan bertan, film luzea eta telesaila egitekoak dira.

21Apirilak
2005
2005 ApirilaK 21 |
Berria

PARTEKATU

Argia aldizkarian egin dioten elkarrizketan Sagastizabalek adierazi duenez "nekez atera liteke euskaraz liburu arrakastatsuagorik. Liburuaren arrakastari esker, antzezlana. Eta nekez egin liteke antzezlan arrakastatsuagorik. 180 emanaldi egin dituzte. Arrakasta horri esker, filma eta telesaila datoz orain. Eta antzezlanaren DVD-a "Aurten Bai" fundazioak CD-Rom interaktiboa egin zuen orain dela urte batzuk, Kutsidazu oinarri hartuta. Ze beste euskarri falta da?! Besterik egin al liteke istorio batetik?".

"Liburuaren 33. edizioan ari dira, 64.000 ale inguru. Hori espainolez best-seller bat da. Egin nahi dituzun konparazio guztiak, baina horixe da egia: best-seller bat, espainolez, munduan gehien hitz egiten den hizkuntzetarik batean. Hizkuntza munstro batean. Euskaraz, ez dago sinesterik ere! 1994ko liburua da eta oraindik, joan den urtean, antzerkiari eskerrak, bost mila ale saldu ziren. Hamargarren urtean!!! Laster jakingo dut DVD-a nola saldu den, baina ondo xamar saldu dela, seguru!" gaineratu du Joxean Sagastizabalek.

Argia aldizkaria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Interesatu Zaitez