Ibarretxe hiruko ituna berrantolatzearen alde

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, aurreko legegintzaldian egin zuen legez, oraingoan ere, EAJ, EA eta IUren arteko hiruko ituna berrantolatzearen aldeko apustua egin du. Honela, gutxiengo gobernu baten aurrean egongo ginateke, izan ere, guztira 32 jesarleku izango lituzke hiruko gobernu honek eta kanpo laguntzaren beharra izango luke beharrezko gehiengoa lortu ahal izateko.

Ibarretxe hiruko ituna berrantolatzearen alde 19Apirilak
2005
2005 ApirilaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez "Lehendakariaren lehen apustua hirukoaren aldekoa da". Ibarretxeren ustez "hirukoa ez da bizi izan dugun legegintzaldirako apustua soilik. Hirukoa, etorkizunerako apustu estrategikoa ere bada". Hala ere, Lehendakariak, datorren astean burutuko dituen elkarrizketen arabera, "akordioak zabaltzearen ideia ez duela alde batera usten" adierazi du. 

Interesatu Zaitez