Espainiar Estatuko hamar ikastetxerik onenetariko lau Euskadin daude

El Mundo egunkariak argitaratutako azterketaren arabera, Espainiako berrogei eta hamar ikastetxe onenen artean, hamahiru Euskadin daude eta lehenengo hamarren artean, lau.

Espainiar Estatuko hamar ikastetxerik onenetariko lau Euskadin daude 16Martxoak
2005
2005 MartxoaK 16 |
Berria

PARTEKATU

Espainiar Estatuko berrogeita hamar ikastetxe pribatu onenen artean sei Bizkaikoak dira, lau Iruñean daude, bi Gipuzkoan eta bat Araba herrialdean. Lauaxeta ikastola Espainiako bigarren ikastetxerik onena da eta horrez gainera zerrenda berean daude Ekintza, Axular,  San Fermin eta Begoñazpi Ikastolak.

Ikastetxe hauek guztiek kalitatearen aldeko apustu handia egiten dihardute, gaur egun, eta metodologiak eguneratuz eta aurrerako urraspideak urratuz, ikasleen gaitasunak sustatzen, irakasleak suspertzen eta azpiegiturak zein edukiak berrindartzen ari dira.

Interesatu Zaitez