Euskal Herriko Unibertsitateak 25 urte betetzen ditu gaur

Urtemuga ospatzeko, gizarteko ordezkaritza zabala gonbidatu dute Unibertsitateko ordezkariek Leioako Artaza Jauregira. Ekitaldi nagusia 19:00etan izango da eta bertan izango da Juan Jose Ibarretxe lehendakaria.

<br>Euskal Herriko Unibertsitateak 25 urte betetzen ditu gaur 25Otsailak
2005
2005 OtsailaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Euskal Herriko Unibertsitatearen 25 urteko historian 200.000 pertsonak baino gehiagok lortu dute lizentziaturaren bat. Gaur egun, 50.000 ikasle inguru ditu EHUk eta 4.070 irakasle ari dira bertan lanean. Guztira, 78 titulazio eskaintzen ditu egun Euskal Herriko Unibertsitateak.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoaren historia duela 25 urte baino lehenago hasi zen, ordea. 1968. urtean, hain zuzen, Bilbaoko Unibertsitate Autonomoa sortzeko dekretua kaleratu zuen Francoren gobernuak. Ordurako Bilbaon martxan ziren Ekonomia Fakultatea, Medikuntza Fakultatea eta Zientzia Fakultatea eta horiek osatu zuten Bilbaoko Unibertsitatea, EHUren enbrioia izango zena, Valladolideko Unibertsitatearen barrutian.

1972an Leioako Campusa zabaldu zuten eta gizarteak egindako presioaren ondorioz, bost urte geroago, Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak, elkarrekin, beren barrutia izateko dekretua argitaratu zuen Espainiako Gobernuak.

1980ko otsailaren 25ean, zegoen unibertsitate publikoari izena aldatu eta Euskal Herriko Unibertsitatea jarri zioten. Gregorio Monreal izan zen lehen errektorea.

Interesatu Zaitez