ETB Sat Frantziako “Free” plataformaren bidez ikusgai dago Interneten

ETB Sat “Free” plataformaren bidez ikusgai dago interneten. Interneteko Frantziako eduki banatzaile nagusia da “Free”. Halaber, Europa osoan interneteko telebista operadore nagusia da.

ETB Sat Frantziako “Free” plataformaren bidez ikusgai dago Interneten 30Urtarrilak
2005
2005 UrtarrilaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Urtarriletik aurrera dago ETB-Sat eskuragai “Free”plataforman. Doan ikus daiteke beste 100 bat kateren artean. Telebista kate generalistak, tematikoak, pribatuak, tokiko telebistak, frantziarrak eta nazioartean ezagunak direnak aurki daitezke. Rai, FR3, Canal Plus, Al Jazira, MTV, TVE Internacional eta TV Polonia dira zerrenda luze horretako batzuk.

 

ETB Saten programazioa barne produkzio eta albistegi saioek osatzen dute, euskarazko eta gaztelaniazko programek. “Free”ko 232 kanalean topa daiteke ETB Sat.

Interesatu Zaitez