EUSKO LEGEBILTZARRAK ERABATEKO GEHIENGOAZ ONARTU DU ESTATUTU POLITIKO BERRIA

“Ibarretxe Plana” izenez ezagunagoa den Estatutu Politiko Berria Estatuko Gorte Nagusiei luzatuko zaie, gaur Eusko Legebiltzarrean onartua izan ondoren, aldeko 39 botoz eta kontrako 35z. Ustegabeko emaitza hau gertatu da Sozialista Abertzaleak taldeak hartutako erabakiaren eraginez, bere hiru parlamentari proposamenaren alde azaldu baitira EAJ-PNV, EA eta EBarekin bat eginez, bertan ziren beste hiruak aurka azaldu diren bitartean, PP eta PSOE-PSE-EE eta UArekin batera.

EUSKO LEGEBILTZARRAK ERABATEKO GEHIENGOAZ ONARTU DU ESTATUTU POLITIKO BERRIA 30Abenduak
2004
2004 AbenduaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Gaur egun indarrean dagoen estatutuaren testuak zehatz-mehatz finkatzen du erreforma egiteko jarraitu beharreko prozedura. Gernikako Estatutuak dioenez, estatutua eraberritzeko ekimena hartzea “Eusko Legebiltzarrari --bere biltzarkideetako bostetik baten eskariz-- Eusko Jaurlaritzari edota Estatu espainiarreko Gorte Nagusiei dagokie”.

Gernikako Estatutuak berak hitzez hitz dio harako “proposamenak behar izango duela Eusko Legebiltzarrean erabateko gehiengoaz onartua izatea” eta aldi berean “behar izango duela, beti ere, Estatuko Gorte Nagusien onespena Lege Organikoren bitartez”.

Azkenik, herritarren “onarpena behar izango du hautesleen herri-bozketaz”.

Proposamenaren aurrikuspena

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak burututako Estatutu Politiko Berriak berak zehazten du, 17. artikuluan, proposamena Eusko Legebiltzarrean onartu ondoren “negoziazio-prozesu bat hasiko” dela “euskal instituzio eta Estatukoenen artean, eta sei hilabeteko gehieneko epean amaitu beharko” dela. Eta, negoziazio horrek aurrera egingo ez balu, zuzen-zuzenean herri-bozketa egingo litzateke.

Interesatu Zaitez