Bizkaiko hautagaiak aldarrikatu duenez “bandera inboluzionista eta populistekin biltzen direnen aurrean eta Espainiako politika guztia bloke bitara murrizten dutenen” aurrean” EAJ-PNVk Euskadi defendatuko du Kongresuan, elkarbizitza-arauak eta gure lurraldean denok zaintzen gaituzten zerbitzu publikoak bermatzeko”
02Azaroak Bizkaian Kongresurako aurkezten den hautagai Idoia Sagastizabalek, gaur bertan Gernikan defendatu du “euskal herritarron etxea”. José Antonio Agirre Lehendakariak karguaren zina egin zuen tokian defendatu du EAJ-PNVk Euskadiren defentsan egin duen bidea, areago orain “bandera inboluzionista eta populistekin biltzen direnen aurrean eta Espainiar politika guztia bloke bitara murrizten dutenen aurrean. Euskadik bere ahots propioa baduela eta gizarte hau zatiketa hori baino askotarikoagoa dela ahaztuz.
“Gure etxea defendatzea, Euskadi zaintzea, gure etorkizuna eraikitzea da”, adierazi du Sagastizabalek “gure askatasunen, gure eskubideen eta gure etorkizuna erabakitzeko dugun borondatearen sinboloa” den tokitik.
“Hemen, ondo baino hobeto dakigu askatasuna defendatzea zer den; hala egin genuen faszismoaren kontra 1936an, eta berdin egingo dugu gure eskubide eta askatasunak mehatxatuko dituen edozein gauzaren aurrean”, esan du hautagai jeltzaleak. Jarraian gogoratu duenez “gure etxea, gure Herria, eskubide, askatasun eta ongizatean hazi egin da” aldi honetan. Gauza asko gertatu dira harrezkero, esan du “baina, gauza bat dago sendo eta egonkor jarraitu duena: EAJ-PNVk lur hau defendatu du hemen, etxean, eta joatea tokatu izan zaigun tokian, Madrilen eta Europan”. Azken mende honetan, talde jeltzaleak “euskara, gure kultura, gure ondarea eta gure autogobernua” babestu ditu, “gure erabakiak hementxe bertan hartzea ahalbidetzen diguna, Madrilekiko gero eta mendekotasun txikiagoa izanez”, gaineratu du Sagastizabalek, eta jarraian azaldu du “posizio politiko propiotik” egiten duela “euskal askatasunaren eta justizia sozialaren defentsarena, elkarrizketaren, negoziaketaren eta akordioaren bidez”.
Euskadiren eskubideak Gernikan defendatzen dira, baina baita Madrilen ere “Moncloan bizi dena kolore batekoa zein bestekoa izanik”, esan du Sagastizabalek, eta jarraian azaldu duenez “hala egiten da beti, lege bakoitzean, eztabaida bakoitzean, kontakizun bakoitzean”, eta horrek EAJ-PNVri ekarri diola azken legealdi honetan ere euskal herritarren alde egin ahal izatea energiaren alorrean, industrian, menpekotasunean, zainketetan eta lan esparruan, besteak beste.
“Estatuko legeei alfonbra gorria jartzea”, gure autonomiari dagozkion politika batzuk gobernu zentraletik zentralizatu daitezen”, arazo bihur daiteke “unean uneko Gobernua kolorez aldatzen bada. EAJ ez gaituzue hor aurkituko”, azaldu du Sagastizabalek. “Etorkizunean datorrena datorrela, gure defentsarik onena da gure autogobernua defendatzea, ongizaterako bermea delako ; hemen, Euskadin, denok zaintzen gaituzten zerbitzu sozialen bermea, gure lurraldean elkarrekin bizitzeko oinarrizko arauen bermea eta Euskadi ulertzeko era berezi baten bermea”, amaitu du hautagai jeltzaleak Gernikako Batzar Etxean eman duen hitzaldian.