Esteban, Martiarena eta Agirregoitia Atenasen Europako Alderdi Demokrataren urteroko Kongresura joango den EAJ-PNVren ordezkaritzaren buru gisa

20 herrialdetako ordezkaritzak hartuko dituen Europako gailurra ostiralean eta larunbatean egingo da polisean, eta ordezkaritza jeltzalea osatuko dute Mikel Hidalgok, Mikel Arruabarrenak, Eric Galvezek, Aitana Duquek, Mireia Aranbarrik eta Aitana Agirrek

Esteban, Martiarena eta Agirregoitia Atenasen Europako Alderdi Demokrataren urteroko Kongresura joango den EAJ-PNVren ordezkaritzaren buru gisa 22Urriak
UrriaK 22 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarraren presidente eta PDEren presidenteorde Aitor Esteban, kanpo gaietarako burukide arduradun Miren Martiarena eta Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzalea izango dira ostiralean eta larunbatean Europako Alderdi Demokratak Atenasen egingo duen urteroko Kongresura bidaiatuko den ordezkaritza jeltzalearen buru. EAJ-PNVk Greziako hiriburura bidaliko duen ordezkaritza hau osatuko dute Mikel Hidalgo Bilboko alkategai jeltzaleak; Nafarroan Kongresurako aurkeztuko den hautagai Aitana Duquek; Mikel Arruabarrena parlamentariak, Legazpiko alkate Eric Gálvezek, Mireia Aranbarri EGIkideak eta PDEren presidentetza osatzeko asmoz aurkezten den hautagai Aitana Agirrek.

Atenasen egingo den  Europako gailur honetara joango dira 20 herrialdetako ordezkariak eta ‘The Final Countdown – It's Time for Europe’ goiburupean egingo da ( Azken atzerako kontaketa- Europaren momentua da). Ostiral arratsaldean barneko lanera dedikatuta egongo da, eta bertan hartuko dute hitza Aitor Estebanek eta Oihane Agirregoitiak, eta larunbatean PDEk ‘The Ilisian Athens’  izenekoaren ateak irekiko ditu publikoa bertara sartu ahal izan dadin Europak egun dituen erronka nagusiak jorratuko diren topaketaren lekuko izateko.

 

Interesatu Zaitez