Oihane Agirregoitia: “Europak hobeto inbertitu behar du eta Atlantikoko Trenbide Korridorea arinago burutu"

EAJ-PNVko eurodiputatua Euroganberako txostengilea ere bada Europa Konektatu mekanismoan, eta Europako garraio-sareak finantzatzeko tresna nagusiaren negoziaketan eman diren aurrerapausoak eman ditu ezagutzera sektoreko eragileekin Madrilen egin den lan saioan

Oihane Agirregoitia: “Europak hobeto inbertitu behar du eta Atlantikoko Trenbide Korridorea arinago burutu 22Irailak
IrailaK 22 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

“Europak gehiago inbertitu behar du, hobeto inbertitu behar du eta lanak arinago egin, trenbide korridoreak burutzeko”. Horixe da Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatuak Europako Parlamentuak Madrilen duen bulegoak antolatuta Europa Konektatu Mekanismoaren inguruan gaur egin den lan bileran zabaldu duen mezu nagusia. Lan saio honetan sektoreko eragileekin eta enpresetako, administrazioetako, elkarte eta unibertsitateko ordezkariekin izan da Agirregoitia. Europako Parlamentuko txostengilea den aldetik,eurodiputatu jeltzaleak negoziaketan eman diren aurrerapausoak azaldu ditu, eta azpimarratu du trenbide korridoreak osatzeko erronka dagoeneko ez dela zer azpiegitura behar diren identifikatzea, baizik eta horieki denbora egokian burutzea.

Europako Batzordeak Europarren hurrengo aurrekontura begira  aurkeztuko duen proposamenak, 2028tik 2034ra bitarteko tarterako izango dela gogoan, CEF izenekoa dauka tresna espezifikotzat eta 81.400 milioi euroko dotazioa aurreikusten du: 51.500 milioi euro garraiorako eta  29.900 energiarako. Europako Parlamentuaren asmoa da fitxa globala handitzea, baina, batez ere,  amaitu gabe hamarkadak daramatzaten proiektuak burutzea. Kontseiluarekin egin beharreko negoziazioei begira, eurodiputatu jeltzaleak funtsezkotzat jo du Euroganberak jarrera sendoa izatea, estatu kideei presioa egiteko, aurretik hartutako konpromisoak bete ditzaten. "Ez da nahikoa aurrekontua handitzea. Aurrekontu hori gauzatutako proiektu bihurtzeko gaitasuna hobetu behar dugu", azpimarratu du.

Agirregoitiak negoziazioan lortutako aurrerapenen zati bat azaldu  du gainetik, bai maila teknikoan, bai politikoan, eta azaldu du, oraindik itxi gabe dauden arren batzordean eta osoko bilkuran bozketa egin aurretik, Europako Parlamentuak txostena bozkatu behar duela beranduenez azaroaren 23tik 26ra Estrasburgon egingo den osoko bilkuran. Txostengile den aldetik, Agirregoitiaren helburua da baliabideak korridoreetan kontzentratzea, bereziki mugaz gaindiko sekzioetan, egiteke dauden loturetan eta botila lepoetan. "2030eko eta 2040ko helburuak bete nahi baditugu, baliabideak gehiegi sakabanatzea saihestu behar dugu".

Interesatu Zaitez